Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Apunte genealogikuak (familixa guztiendako balekuak)

Apunte genealogikuak (familixa guztiendako balekuak)

Oier Gorosabel 2015/01/25 08:51
Arbolak zelan partekatu? Genealogia bihar inkonstantia. 1850tik hona belaunaldiz belaunaldi pasautako anekdotia. Arbasuen bizimodu gogorraz jabetzen. Zein ezabatuko zenduke zure arbol genealogikotik?


Argazkiak.org | Umiak 1909 © cc-by-sa: txikillana

Jesus Mari “Toxu”n eragiñez, juan dan hillietan 500 lagunetik gora gehittu dittudaz nere arboltzar genealogikuari. Dagoeneko 3000tik gora senide agertzen gara bertan, eta tarteka-tarteka mormoien mezutxua agertzen jata, ia euren world family tree erraldoiari kontribuidu gura detsaten... ;-) (uste dot mormoiak munduko biztanle guztiak senidiak garala frogatu gura dabela, Jesukristo izeneko pertsonai mitologikoren baten ondorenguak...). Beti ezetz esaten dot, jakiña: aurreragokuan Gari Araolazari esandako lez, “susto” pizkat emoten desta (ondarrutar erara esanda) nere artxibua edonoren esku lagatzia. Izan be, ez dira bakarrik izenak eta datak: askotan, informaziño pribau xamarra dago gordeta, eta hori salbu dagola sigurtatzen ez dan lekuan ezin dot datubasia argitaratu.

Zera egitten dot nik, orduan: Family Tree Maker programiak emoten dittuan aukerak erabillitta, arbol sektorialak egin. Hau da: dana dalako senidiari PDF-ak pasau, amankomunian dakagun adarrakin bakarrik. Izan be, arbol genealogikuak berezittasun hori dake: pertsonalak dirazela. Izatekotan, zure anai-arrebei baiño etxake interesatzen oso-osorik. Zure lehengusu batek, esate baterako: zurekin aittitta eta amama bana konpartitzen dittu, beste bixak ez. Beraz, zure arbola oso-osorik alperrik pasauko detsazu: haren erdixak ez dau berakin zerikusirik izango. Eta halan senide guztiekin. Horregaittik, “adarrak” baiño ez dittudaz konpartitzen nik.

Genealogia asuntuan, bultzakadaka ibiltzen naiz ni, 21 bat urte nittuanetik hona. Valentziatik bueltan, 1993 inguruan, oratu netsan aittak bildutako papel zaharrei. Harrezkero, martxa bardintsuan nabil: hiru urte pasau neike gaixa ikutu barik; halako baten, urriñeko lehengusiña bat agertzen jata –normalian, blogian zeozer irakorritta-; harek emondako hari-puntatik tiraka aste batzu pasatzen dittudaz, email postontzia sutan. Harekin arbol adarrak konpartidu, eta dana baretzen da barriro. Eta igual beste 2-3 urte arbolari eskua sartu barik. Goguan dakadaz modu horretan ezagututako hainbeste urriñeko lehengusu: Kataluniako Josep Coma (Sagastigutxia abizena, Angiozarko aittitta Felixen aldetik) eta Pedro Plaza (Larreategi abizena, Agiñako amama Valentinan aldetik); Naparruako Bixente Gelbenzu (Zaharrea abizena, Argentinako aittitta Bautistan aldetik), Idiazabalgo Maitane Egiguren (Arana abizena, Eibarko amama Serapian aldetik)... Ondarruko Jesus Mari Lasarte izan da azkena (Lasarte abizena, Otolako aittitta Pedro Marin aldetik); frentia ondiok zabalik dakat, eta seguraski datozen hillietan ondiok loibatxo ondarrutar asko (asko ni baiño zaharraguak) ezagutzeko aukeria izango dot.

Gure tatarabuela Josefan anaia, Jose Manuel Lasarte Unamuno, Otolakua, Santa Eufemiako erromerixan ezagutu zeban Antonia, ondarrutar eder-ederra. Hara ezkondu zan berakin, 1850 aldian. Jose Manuel koxua zan (hortik ikasiko zeban, seguru, bere zapatero ofizixua) baiña zaldiz ibiltzen zanez, etxakon igartzen: eta horregaittik maitemindu zeban andria. Urte asko pasau dira ordutik, eta belaunaldixak ugarixak izan dira; baiña nekdota hori gaur arte transmitidu da Ondarrun. Gaur egunian, hiru familixa bereizten dira herrixan: “Toxunekuk”, “Kojunekuk” eta “Hankamotzenekuk”; danak Jose Manuel eta Antonian ondorenguak dira.

Jesus Mari Toxuk emondako datuak ordenadorian pikatzen, jente horren bizimodu gogorrakin jabetu naiz. Familixa askotan, arbolian sartutako senide erdixak baiño gehixago urte 2 bete aurretik hil ziran: 10 umetatik 2 bizirik... 12 umetatik 3 bizirik... 9 umetatik danak hilda... XIX gizaldi amaieran, familia gehixenak ratio horren inguruan zebizen. Sasoi gogorrak benetan, hori pasau daben ama batek malko erreserba guztiak agortuta euki bihar, derrigor. Tira: ba hórrek ume guztiok ba dake lekua gure arbolian. Leku txikitxo bat.

Eta euren modura, hain sinpatiko jausten etxakun jentia. Izan be, ez gara santuak. Eta familia guztietan –guztietan gero- badagoz lapurrak; bortxatzailliak; psikopatak; guraso txarrak; emaztia blastiatzen zeben senarrak... Danak dagoz gure iraganian, eta ezin doguz ezabatu. Arbolatik pertsona bat ezabatziakin ez da arazua konpontzen: kontrara...

Ikusten dan modura, gauza guztiz pribaua biltziak ondorixo unibertsal xamarrak etaratzeko be balixo desku.

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2015/01/27 09:56
Eskerrik asko Oier! Nik Geni erabili dot orain arte, zuk bezala oso lantzian behin eta nere kezka gehiago da publizitate pelmada eta erabilgarritasunarena. Ubuntun bila ibili naiz eta ikusi dot aplikazioren bat, "Gramps", horixe probatu behar dot.
SABIN  EGIGUREN
SABIN EGIGUREN dio:
2015/01/30 04:01
Kaixo Oier .

Yo te puedo ayudar con mucha información , referente a la genealogía en Eibar .
Ondo izan

Sabin
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2015/01/30 15:11
Se agradece el ofrecimiento, Sabin.

Precisamente tengo las principales lagunas entre mis ancestros eibarreses, dado que por la destrucción de archivos en la guerra del 36 es más difícil conseguir información. Concretamente estoy atascado con los siguientes antepasados:

- Maria Josefa Lasarte Unamuno, nacida en Eibar en torno a 1825. Sólo conozco, por referencia indirecta, los nombres de sus padres, Mateo y Josefa Ignacia. Madre de mi bisabuelo Pedro Maria Gorosabel.

- Jacinto Amuategi Orbea y Maria Cenona Atxa (cónyuges), nacidos a mediados del s. XIX, padres de mi bisabuelo Aquilino. Son nombres que encontré en el sitio web de los mormones, y no sé su fiabilidad.

- Maria Antonia Arana Iriondo, nacida sobre 1860 en Eibar. Sólo conozco por tradición familiar el nombre de su madre, Maria Martina Iriondo, y de su tía Petra Iriondo, nacidas ambas en el caserío Altzubarren (barrio Azitain, Eibar). Madre de mi abuelo Demetrio Larrañaga.

- Victor Maria Arana Galdeano, nacido en 1849, creo que en Eibar. Se casó con mi tatarabuela Isabel Katarain, natural de Segura, y vivió en Eibar hasta que murió en 1928. Portaba el sobrenombre de “Txopa”. Desconozco todo sobre sus ascendientes. Encontré los siguientes datos recientemente:
- SAN MARTIN, J. LARRAÑAGA, R. CELAYA, P. 1981. El damasquinado de Eibar. Eibar.
" p.81: Placido Zuloagan tallarreko 1887ko kontabilidade liburuan agertzen da operario modura.
" p.84: "fundó en la década de los 80 su taller en Bidebarrieta", "nació en 1849, murió en 1928", "fue el representante de Hector Lachelin" (Eibarko damaskinaduan merkaturatzaille printzipala, frantsesa). Bere diszipuluen artian Conrado eta Albina seme-alabak agertzen dira, baitta Cayetano Kareaga be.
" p.98: Lachelin nakar negoziantia zan; Orbeakuekin tratuan ibiltzen zan, eta háren bittartez ezagutu zeban Victor Mari Txopa.
Maitane egiguren
Maitane egiguren dio:
2015/12/10 22:38
Kaixo Oier!
Zorionak egindako lanarengatik eta Mila esker!!! Besarkada bat.
"Topuaren" informazio gehiago ba al duzu.
Sabin no sé igual somos parientes... :).
Egiguren de Eibar.
Besarkada bat
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2015/12/10 22:50
Kaixo Maitane, aspaldikoa!
Emailez erantzungo dizut, ok? (urriaXXXhotmail)
Xaun
Xaun dio:
2016/12/15 16:47
Kaixo Oier,

Beharbada laguntzen ahal didak nere bilaketa batekin. Izeba batentzako arbola genealogikoa egiten ari nak eta Eibarko adar batekin ez atzera ez aurrera nabilek. Zehazki, izebaren (amaren aldeko) amona ARRATEko baserri batekoa zuken; ez dik baserriaren izena gogoratzen, bai, ordea ermita ingurukoa zela. Amoma horrek FRANCISCA ARETA izena zuela esan zidak izebak, eta baliteke bigarren abizena Zabala izatea. Ez ziok argi bera berez hangoa zuken ala bertara aldatua (edo gurasoak beste nonahitik hartaratuak). XIX. mendeko bukaera aldera jaioa, Otxandioko Romualdo Aranburu Bustintzarekin ezkondu, eta biak Beasainera joan zittuken bizitzera. Senarra 1889an jaioa, 1936ko gerran desagertua edo desagerrarazia, Bilboko portu inguruan.

'Dokuklik'-en dauden erregistro sakramentaletan ez diat haren jaiotza agiririk topatu (ezkondu, pentsatzen diat 1900etik aurrera ezkonduko zirela), ezta 'Geneanet.org'-n eta bestelako genealogia webgunetan ere (mormoien 'Family Search' eta halakoetan). Akaso hire zuhaitzaren adar eta hosto artean ageriko ote duk Francisca Areta hura?

Milesker aldez aurretik,

Xaun
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2016/12/19 17:23
Kaixo Xaun, nire alderik ez jaukat ba, Areta apellidorik eta ezin laguntzarik emon. Sabin Egigurenek igual lagundu ahal izango hau. Uste dot webgune honetan topau ahal izango duala http://www.antzinako.org/
Xaun
Xaun dio:
2017/01/10 14:28
Milesker Oier (eta barkatu lehenago erantzun ez izana).
Antzinakokoei mezua pasatu zieat, baina oraindik ez diat nere ikerketan aurrera egiterik izan. Bazakiet pazientzia kontua dela, eta bitartean beste bide batzuetatik saiatzen ari nak.

Ondo izan!

Xaun
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024