Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 7

Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 7

Oier Gorosabel 2021/03/19 00:03
The following graphic material, whose owner I am, is published here in order it can be freely used under the terms of a CC-BY-SA license, by anyone who wishes to do it.

Hamen azaldutako moduan, artikulu honetako material grafikua CC-BY-SA lizentzixiakin argitaratzen dot hamen.


Aurreko txataletan argitaratutako argazkixen aldian, hamendik aurrera datozenen egoeria konplexuagua da. Izan be, autore jakiña dake (Indalecio Ojanguren); eta hau hil zanetik ez dira 70 urte pasau (Espainian, irudi bat domeinu publikora pasatzeko epia da hori). Horregaittik, teknikoki, bere argazkixen erabilpena ondiokan ez da libria. Baiña:

  • Interneten "lizentzia libriakin" argitaratuta dagozen hainbeste argazki bildumatan (Juanito San Martin, Jesus Elosegi Irazusta...), beste autoriak egindako argazkixak be badagoz. Hau da: euren fondo fotografikua dijitalizau eta "askatu" zanian, blokian egin zan. Eurenak ziran argazkixak, eta eurenak ez ziranak be.

  • Gaur egun irudi eskubidiekin oso zorrotz gabiz; baiña Ojanguren eta bestien sasoian, gauzak ez ziran holan. Gaiñera, euren ibilbidia eta izaeria pixkat ezagututa, baitta "Kajoitxu"ren familixakuen jarreria be, nik badakitt euren aldetik ez dagola ezelako trabarik (kontrara, beti dibulgatzian alde dagozela erakutsi izan dabe).

  • Gehixago esango dot: lekuren baten, argazki bildumaren bati lizentzia pribatibua oso modu "alegrian" ezarri izan jako, autoriak ez dirazen erakundien aldetik (!!). Hori ez da ez etikoki, ez legalki onargarrixa.

  • Argazkixak ordaindu eta erosi zittuanak be (gure familixiak) euren gaiñeko eskubideren bat izango dau!

Honek guztiok kontuan hartuta, ez gara gu tikismikis edo purista jarriko lizentzia kontuekin. Beraz, esandakua: irudixon jabe modura, eta Arrateko Ama santisimuak emoten destan podere eta eskumenak baliatuz, hamen jarraixan doiazen irudi guztiak CC-BY-SA lizentziapian zabaltzen dittudaz. Eta hala adierazten dot espreski, aktiboki, pasiboki eta zirkunflexuki, argi eta garbi geratu daiñ.

 

Hortxe doiaz ba, argazkixak.

 

Lehelengo bixak, ezagutzen dogun aittitta Akilinon argazkirik zaharrenak dira. Bere edadiangaittik (1876xan jaixotakua zan) 1892kua edo izango dala uste dot, lehenagokua behintzat ez. Argazki saio berekuak dirudixe; lehelengua talde argazkiren bat seguraski (familiakua? lagunena?), gero ebagitta dago. Auskalo beste zatixak etxeren baten ete dagozen. Igual senidien etxietan? Jose Jacinto Amurutegik (sic) eta Zenona Atxak 9 seme-alaba izan zittuezen: Andres Antonio, 1864an jaixotakua; Jose Eustaquio (1867), Maria (1869), Raimunda (1871), Anselma (1873), Aquilino (1876), Luisa (1879), Candida eta Angel (azken bixen jaioturtia ez dakitt).

 

Argazki bixak batera etara baziran, Luis Gomezen estudixuan izan zan, Bilbon, Barrenkale Barrena 12. Kuriosidade modura, egurrezko barandilla moroko hori garai horretako beste argazki batzutan be ikusi leike. Wikimedia Commonsera igoko doten erretratua "garbi" doia, ohar barik, baiña hamen nere fitxia ipintzen dot, erretratuan atzeko aldia ikusi daizuen.

 

 

Hurrengo argazkixa politta da, Kajoitxuna. Bertan Eskola Armerixako bigarren promoziñoko ikasliak agertzen dira, frontoiko eskoletan (artian eraikin barrixa egin barik), Julian Etxeberria gazte baten onduan. Fitxako testua kopixaukot: "Egilea: Indalecio OjangurenLekua: Eibar, frontoi zaharreko eskolaren atarixaData: 1914Oharrak: atzian idatzitta: “Ojanguren, Eibar. 1914. 2ª promoción de la Escuela de Armería. Foto sacada a la entrada de las Escuelas del frontón viejo, donde se impartieron los dos primeros cursos.1ª fila: 5º por la izquierda, Tomás Amuategi, 7º Benito Galarraga, 9º Antonio Telleria, 10º Don Pío Zulaica Unamuno?, 11º Don Julián Etxeberria”

(segi hurrengo artikuluan)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024