Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 1

Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 1

Oier Gorosabel 2021/03/18 16:40
The following graphic material, whose owner I am, is published here in order it can be freely used under the terms of a CC-BY-SA license, by anyone who wishes to do it.
Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 1

Justu artikulu txorta hau prestatzen nenguala jasotako erregalo politta, Ixile trintxera-lagunan eskutik.

Zorionez, urtietan egindako bilketa eta toloste sistematikuak halako gauzak errezten dittu. Halan, aman pisua hustutzia tokau jakunian, argazki asuntua kontrolpian nekan (senidiekin artxibo grafiko guztia neuk gordetzia adostu dot, X urte barru kontsultau nahi daben ondorenguei gauzak errezteko) eta jatorri bakotxeko argazki moltzuak tolostu xamar: alde batetik Larrañaga Berasueta, bestetik Gorosabel eta bestetik Amuategi. Egunen baten dan-dana digitalizatzia etorri beharko da (bertigua emoten dau biharleku hori pentsatziak! momentu honetan behintzat ez dakat horretarako ez adorerik, ez astirik, ez baliabiderik) baiña tarteka banako "altxortxo" batzuk sareratu dittudaz, bere garaian argazkiak.org-en, eta hamendik aurrera (Arrateko Amakin adostuta) Wikimedia Commonsen segitzeko asmua dakat.

 

Nunbaittetik hastekotan, bistan da, interes jeneraleko gauzak aukeratu bihar: gehixen dakana, nere ustez, aittitta Akilinon gauzak diraz. Momentu honetan, Wikipedian gaztelerazko artikulua daka, txukuna, baiña nere ustez asko hobetu leikiana; euskeraz ez dago ondiok artikulorik: horra aukera ona, Akilinon ezaugarri izan zan hizkuntzia leku onian lagatzeko! Neuk ez dot egingo, jakiña (gogorik ez izatiaz gain, Wikipediako oiñarrixen kontra doia); ostera, iñoiz iñok egin nahi izan baleu, dakadazen materixalak eskuragarri ipintzen saiatuko naiz. Momentu honetan nik kontrolatzen doten materixala Akilinoren seme Tomasengandik eta alaba Inesengandik jasotakua da; gehixago be egon leike baiña, tia Doloresen ondorenguena (Salvador Marzana, eta senidiak) eta igual tia Aurorana.

 

Azkenaldixan konturatu naiz, lehen uste nebanan kontra, aittitta Akilino ez zetorrela familia pobre batetik. Ez dakitt zergaittik hartu neban iritzi hori: igual sozialistia zalako (pobrien alde), edo bere jaiotetxia (Amurutegi > Amutegi > Amuategi, Abuaga azpixan) gaur egun ruina bat dalako, eta han ezin bizi izanda kalera bajatu zan errentero familixia izango zala irudikatu nebalako. Baiña oin konturatu naiz hori ez zala halan izango: 1892 inguruan aittittak Bilboko estudixo baten etaratako argazki bat dakagu; beste bat Parisen, 1902 inguruan (bere "botadura" politikua, via Chastang? orduantxe ezagutuko ete zeban Jean Jaurès, "benetako sozialista" hori?); arpegixan ezagun dau gose haundirik ez zebala pasau; torero be ibillittakua zan; musikia ikasten, bonbardinua jotzen; endredu sindikaletan (horregaittik bialdu zeben Orbeanetik, amama Valentina atzetik urten zanian); bere tallar propixua ipintzeko aiña diru izan zeban; Untzagan piso eraiki barrixa erosi zeban (Txoko tabernako etxietan); politikia egitteko astixa etara zeban (1906 Bilbon, Espainiako Gazteri Sozialisten sorrera kongresuan egon zan)... Hórrek ez diraz ekonomikoki estu dabillen familia bateko semiak egitten dittuazen gauzak. Baiña dana konjeturak diraz: izan be, etxian jasotako lau detalle kenduta, Akilinori buruz dakitten guztia (politika kontuekin lotuta) kanpuan ikasi dot nik. Bere gurasuen gaiñian ez dakitt ezer: Zenona eta Jose Jacinto zekezela izenak, honek Andres izeneko anaia zekala (Txistoren-eta aittitta)... Erdi-erretako papeletatik errekuperautako izenak baiño ez diraz, Sabin Egiguren biblio-arratoiari esker eskuratuta. Eibarren bai, baiña nun jaixo ziran zehazki? Agiñan, kalian? Zer egin zeben XIX. mendeko 3 gerretan? Liberalak, karlistak? Hónen galderon erantzunik ez dakat; baiña ezagun da familixia ez zala estuasun haundixetan bizi izan.

 

Beste gauza bat, papelok tolostian begi bistan geratzen dana, Akilino Amuategik izan zeban karismiana da. Hasteko, hil eta 9 urtera halako omenaldixa antolatzeko; gero, 36ko gerran, batalloi bati bere izena emoteko (Gazterixa Sozialistako kidiak osatua, bera pertsonalki ezagutu ez zebenak); tio Tomasek jasotako kartia be oso esanguratsua da -ezkutuko miresle batek idatzitta, frankismo gogorrenian-. Bai; Eibar inguruan dagon "anomalia sozial"horretan (euskal abertzaliak nagusi diran eremu batian, "ugarte" sozialista bat) badirudi eragin haundixa izan zebala aittitta Akilinok; mundu abertzalera bideratuta zeguan publiko euskaldun elebakarran zati haundi bat bereganatu zeban, eta publiko horren loibak dira, ondiokan, gaur egunian Amuategi begirunez gogoratzen daben jente ugarixa. Etxeko sukaldian behiñ eta barriro entzundako kontuak errepikauta.

 

Guazen ba gure albumeko irudi batzuk argitaratzera, domeinu publikuan geratzeko moduan. Honen ostian artikulu serie bat dator.

etiketak: amuategi, belaunologia
Gotzon Egia
Gotzon Egia dio:
2021/05/01 09:32
Oier, mila esker handi bat, baina izugarria, askatu dituzun argazki guztiengatik.

Lehen-lehenik, esan nahi dizut Aquilino Amuategiren artikulua prestatzen hasi naizela, euskarazko Wikipedian. Oraingoz zirriborro huts bat besterik ez daukat, ez naiz proba orrian hasi ere egin, baina datu eta material mordo bat daukat bilduta, batez ere bibliografikoak; badakizu, orain WPko artikuluak ongi oinarrituak egon behar dira bibliografian, ongi kontrastatuak.

Azken boladan idatzi ditudan artikuluei begiratu bat emanda egin dezakezu ideia bat, zer nolako artikulua nahi dudan idatzi Amuategiren kasuan: https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Gotzon

Bigarrenik, eskertu nahi dizut bereziki Guillermo Torrijosen argazkia. WPko artikulua Donostiapedia proiektuaren garaian idatzi nuenean, zeruak eta lurrak nahasi nituen, haren argazki (libre) baten bila, baina ez nuen deus ere lortu; zuk, berriz, begira zer erretratu ederra atera diozun, noren aldamenean, eta Aquilino Amautegiren aldamenean... Ez dakizu nolako poza eman zidan, Torrijosen artikuluan argazki eder hori ikusi nuenean erantsita. Mila esker, benetan.

Tira, tarteka-marteka bada ere, hurrengo asteetan gogor ekingo diot Amautegiren artikuluari. Nahi baduzu, postaz harremanetan egon gaitezke, batez ere zalantzak argitzeko.

Eskerrik asko, aurrez.
Oier G
Oier G dio:
2021/05/01 10:42
Eskerrikasko zuri Gotzon. Zure adina pozten naiz ni, materiala askatzearen arrazoia eta helburu nagusia zuk egin nahi duzun moduko gauza horiei bidea ematea baita.
Gotzon Egia
Gotzon Egia dio:
2021/05/01 15:41
Eibar.org-ko adiskideentzako mezua: emango diozue, msdz, nire posta helbidea Oier Gorosabeli? Horrela, harremanetan segiko dugu, modu pribatuan.

Mskr
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2021/05/01 16:17
badut zure helbidea. Oraintxe idatziko dizut pribatuan, Gotzon.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024