Quiero morir por algo
Tipo oso xelebria izan biharko zuan Joseba Elosegi hau, bai horixe. Ez diñok gauza argirik liburuan, baiña aberaskume bat izango zuan seguru. Hortaz gain, “el chico más popular del instituto” itxuria hartzen jetsat: inpultsibua, inkonszientia, alaixa, guapua, neskazalia... beti kuadrillako zentruan bera. Liburuan idazkeria be kuriosua dok. Lehelengo begibistazuan hasieriak iñork idatzitta emoten jok, Joseba Elosegin ohar solte eta idazkixak biltzen ibillittako batek, edo... baiña gero konturatzen haiz ezetz, berak idatzittakua duala dana: hasi liburua zabaltzen daben berorren zittatik, eta segi 3º pertsonan idatzittako hainbeste testotatik. Zer esanik be etxagok, 20 urtekin gerra batalloi baten kargua hartu eta 50 urtekin bonzo modura bere burua Franko aurrian erre zeban pertsoniak nere errespetu gorena daukala; baiña bakoitzari beria, eta Joseba Elosegi honek ego maiuskulo bat jeukala, hori ezin dok ukatu.
Bestela, liburua oso interesgarrixa dok. Lehelengo pertsonan bizi izandako Gernikako bonbardaketian deskribapena irakorri doten eta gordiñena dok, duda barik. Luze joten jok Elosegik golpisten bertsiñua desmontatzen, hemeroteka eta artxibo bihar sakonakin. Bardin elizian papela aztartzen (jerarkixian epeltasuna batetik, eta baitta militantzia aktibua bestetik) eta karlisten paradojia aurkezten (foruen alde burrukan, nazionalismuan kontrako alderdixan). Hórrek ditttuk igual liburuan parterik aspergarritxuenak, dokumentaziño ugarixangaittik. Baiña gero, segiduan jarraitzen jok batallitekin: Bizkargi-Gaztelumendiko lekukotasuna, Santoñako errendiziño/traiziñua, gerria amaittutako sasiko urtiak (espionajia...).
Elosegi gizon viscerala izanda, bihotz-bultzadaka mobidu izan zuan antza. Eta horretara, momentu latzetako burruken ostian berba gozuak jaukazak eraitsittako abiadore nazi katiguandako, edo traizionau zeben Santanderko italiar faszista sentimentalendako... hori be gustatu jatak gizon honena. Gorrotorik bako gudarixak ba ziran, erahiltzeko makiñak izateko jaixuak izan ez ziranak. Burruka zelaixan hiltzen saiatu eta gero, joko-zelaittik kanpo onena opa detza kontrarixuei.
Joseba Elosegik idatzitako "Quiero morir por algo" izan zen nigan piztu zidan euskera eta euskal kulturarekiko maitasuna. Erdaldun senide batean hazita naiz ta txikitatik bitxitasuna sortu zidan liburuaren azalean sutan zegoen gizon hori. Hamiru urtekin irakurri nun ta sekulako eragina sortu zidan. Beti nere gogoan izango det liburu hori.