Aittan kuadruak – XII (azkena)
Eta hamen dator azken atala. Esandako moduan, hau handik eta hamendik topau dittudazen kuadruen bildumia baiño ez da. Gehixago dagoz, eta ez gitxi: salduta, erregalauta edo beste barik despistez lokalizau barik. Geratu deilla ba argitarapen hau amu modura, iñoiz ale barrixak lokalizatzeko esperantzan (argazkixekin konformauko nintzake).
Argazkiak.org | Maeztu © cc-by-sa: txikillana
Kuadro hau, amari entzunda detsatenez, Maeztu da (Araba); 1960ko fetxia daka. Mekolako éntradan genkan, eta bai markua bai bastidoria zitzak janda zeguazelako, ojala ebagi eta rollo batian bilduta genkan, armarixuan. Hona etorri nintzanian, oholian pegau eta marko barrixakin ederto geratu da.
Argazkiak.org | Bidia © cc-by-sa: txikillana
Beste hau, txakurrakin batera, pasilloko txoko illun baten egon da beti. Firmiangaittik 1960 ingurukua emoten dau bebai; asmautako paisajia dala esango neuke, edo atzerriko argazki batetik egindakua.
Argazkiak.org | Kumiak © cc-by-sa: txikillana
Hau zaharragua da, firmiangaittik; amama Isabelenian zeguanez, nobixotan-edo andrian gurasuei erregaluan emondakua izan leike. Dibujo eskoletako lamina batetik kopixautakua dirudi.
Armando Gorosabelen marrazki guztiak hamen biltzen nabil.