Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Aittan kuadruak - I

Aittan kuadruak - I

Oier Gorosabel 2013/10/18 09:08
Ba dira urtetxo batzu, nere dokumentalista-bildumazale senak bultzatuta, gure aittan kuadruak biltziari ekin netsanetik. Pizkaka-pizkaka, senidiekin egon ahala, euren etxietan gordetzen zittuezen aliak erretratau nittuan.

Gehixago egongo dira, jakiña (beste senideren bat, batzu saldu be egin ziran...); nik, ostera, hónek baiño ezin izan dittudaz harrapau, eta etorkizunian gehixago agertuko balitzaz, erreferentzixia eskertuko neuke. Oiñ arte lokalizautakuak hamen dagoz: amama Isabelenian (Dato kalian), Antiguako Aman, Emmanian, Porotanian (Mar del Plata), tia Maitenian, tio Inazionian, Untzagan, eta geurian. Irudixak ez dira oso resoluziño onekuak; artian nekan kamariak ez zekan aukerarik. Mezu txorta honetan, bildumia erakutsiko dot pizkaka, iruzkin batzukin lagunduta.


Argazkiak.org | Gerrikabeitia kalia © cc-by-sa: txikillana

Kuadro hau 1985 ingurukua izango da. Lekeittioko elizia agertzen da bertan, Gerrikabeitia kaletik. Neri neuri etxata asko gustatzen, kolore hillegixak dakaz nere gusturako. Baiña exitua... demasa! Jentiari asko gustatzen jako. Aittari bebai, etara kontuak: oker ez banago, erakusketetako kartel legez be erabilli izan genduan...


Argazkiak.org | Mendixa © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Ibaixa 2 © cc-by-sa: txikillana

Hónek bixok be epoka beretsukuak izango dira. Enkarguz egindakuak dira, pinttore bati gustatzen etxakon modu baten. Amak esan zetsan: egik pareta horretarako kuadro bi, halako tamañokuak eta halako koloriekin. Si, mi comandante! Eta hónek bixok egin zittuan. Asmautakuak dira, hau da, eredu barik pinttauta (normalian argazki bat egin eta hori erabiltzen zeban eredu lez).

Esango neuke bizitzan kuadro gehixen 80ko hamarkada horretan egin zittuala.Tallarra kili-kolo zebixan, eta badirudi gure Armandok pintturakin egitten zetsala iges eguneroko larrialdixei. Nik behintzat beti jardunian gogoratzen dot, bere kaballetia (nik oin kontsultan dakatena) eta oleo-paleta zikiñakin (gordeta dakaguna).  Eta enmarkau... nik neuk! (bestela diru larregi juaten jakun horretan).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024