Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Putazaliak, putak eta putasemiak

Putazaliak, putak eta putasemiak

Oier Gorosabel 2015/11/04 14:02
LARSSON, Stieg. 2006. La chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina. Ed. Destino, Barcelona 2008.

Zein da best sellerran gakua? Gero eta jakinmin gehixago eragitten destan galderia. Izan be, oso kuriosua begittantzen jata: polizia eta gaizkillien historia baten harixa jarraittu eta gero, sexu eta bortizkeriko ohizko dosisakin, zer ikasi dot? Zer dakitt lehen ez nekixanik? Hau idatzi eta gero, zer irabazi dau munduak? Gauza gitxi. Baiña ni hor egon naiz, liburuari lotuta, juan dan 8 egunian, azken laurak suspense bizixan. Zein da fikziñozko literaturian paper misteriotsua; gehixen konbenzitzen naben erantzuna bere definiziñuan bertan dago... “iges egittia”.

Oin dala gitxi komentatzen neban lagunakin, iges egitteko forma bat baiño gehixago dagozela: zarataz inguratzia (etxian tele, radixua, izperringia, dana batera), kotxian 200 km/orduko abixaran ibiltzia (ezin dozu beste ezertan pentsau, kamiñuan baiño), burua hustu eta meditaziñuan jardutia (osasungarrixena)... Eta “ebasiñozko literaturian” arrakastia be, hortan dagola esango neuke. Hor murgilduta, zure buruko zaratia tapau egitten dozu, eguneroko bizitzaz atseden hartuta. Ez da gitxi! Zentzu horretan, fikziño idazlien papela terapeutikua izan leikiala konturatu naiz; hori aitortu bihar jake behintzat.

Bigarren txatal hau kazeta asuntuan zentrauta dago, esklabu sexualen negoziuari tiraka hasi diran periodista benetalarixen kontura; konturatu barik, baiña, uste baiño kaka gehixago destapatzen dabe (armak, drogak, sekretu diplomatikuak) eta honek kalibre haundiko arazuak ekartzen detse. Hain zuzen be, hortxe dago igual sinisteko gatxa dan partia: kazetari ahul batzu negozio zikiñen munduan sano-sano sartzen dirala, ikerketia ageri-agerixan eruanda, errepresaliarik etorriko etxakela pentsauta. Bestalde, liburu honetan Salander elbarri emozionala hobeto ezagutzen dogu, arbaso zaraitzuarren historixa eta guzti :-)

Gaur bertan ekingo detsat hirugarren txatalari, gogo onez gaiñera. A! Ahaztu jata: hamen be itzultzaillian koladura txiki batzu igartzen dira, prisako biharren ondorixuak seguraski... (konkordantzia akatsak, eta).

Beste ohartxo bat: hauxe izan da ebooka erabilli doten lehelengo aldixa. Esperientzia ona! Romantiko guztien modura papela nahixago, baiña praktikotasun eta ekonomian aldetik... ez dago konparatzeko modurik.

Luistxo
Luistxo dio:
2015/11/04 15:28
Lehenengoa bastante gustura irakurri nuen. Bigarrenean aspertzen hasi nintzen. Hirugarrenari alaporai esan nion eta pelikula ikusi nuen enteratzeko zelan amaitzen zen.
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2015/11/04 16:48
Ni errez konformatzekua naiz! Hirugarrenakin hor nabil, engantxau-eginda... Eskerrak tipua hil egin zala, irakorri dotenangaittik 7 liburutako serie bat idazteko asmua zekan eta... (Goenkale suediarra).
asier
asier dio:
2015/11/06 12:17
Nik be oso gustora irakurri nittuan. Bigarrena eta hirugarrena jarrai-jarraixan, gaiñera, udako oporretan, astebetian. Izan be, 2 eta 3 liburu bakarra dira, izan. Bigarrena ez da amaitzen, eta derrigor jarraitu bihar da hirugarrenakin.

Neretzat be oso ondo idatzitta dagozak, berihala engantxatzeko modokuak. Baina hasiera-hasierako tramia guztiz sinesgaitza da; ez buru eta ez hanka.

7 liburutako seriea ez jakixat, baina beste trilogia bat ya martxan dagok. 4. alia kalian dakak, hire zain ;-)

http://cultura.elpais.com/[…]/1440599778_563902.html

Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2015/11/06 15:50
Ikusiko juagu zela amaitzen dan hirugarren hau, baiña momentuz behintzat etxakat jarraitzeko asmorik. "Hanburgesia" ondo dagok lantzian behiñ jateko, baiña egunerokorako... "benetako jatekua" nahixago.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024