Oier Gorosabel
2010/03/11 21:51
Bisigua, arrain gozua beti; antxiñan arrunta edozeiñen etxian. Marixe jatunak oso-osorik jan, eta... ¿zer ez dau egingo bere pekatua Peruri ezkutatziarren? Baiña guzurrakin ezin leike urriñera juan...
Entzun ipoiña hamen
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian
grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere
"Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik
eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli
dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak,
1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko
doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Oier Gorosabel
2010/03/08 23:55
Irratsaioko esatarixetako batek, hamendik aurrera, badirudi "gerra" pizkat emongo dabela, kalera pasiatzeko gogoz-eta. Hori dala ta, saiua batzutan ezingo dot grabau, eta halakuetan saio zahar bat ipiñiko dot (Arrosako zerbitzarittik banatutakuak, baiña interneten publikoki banatu bakuak). Hamen lehelengua.

Galarrenia eta gero gure errutina gozora itzulitta, aste honetako
saiua gozoki pasau da: ¿zergaittik ipiñi zetsen
Chomolungma mendixari Everest izena? ¿Zein zan Joseph Schweppe?
izan dira gaur ikasi doguzenak. “Partxisa, solisombrak eta
indarkeria” bloga bisittau dogu eta Euskal Superlatibismuaz jardun. Eta
bertsiñuen jokuan, Joxeren Uliak: “Jerusalem of
gold” eta “Pello Joxepe”, Luistxo Fernandezen
ikerketa batetik abixauta.
Hamen saiua entzungai.
Entzun Aittitta Raduga interneten,
Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako
Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako
Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.
Oier Gorosabel
2010/03/08 20:18
“Hitzak ogiaren truke”, Blanca Alvarez.

“Danetik
bueltan dagonan” sentimentuz, argumentu previsiblia hartzen netsan nobela honi.
Azkenian baiña, ez dau nik pentsazen neban amaiera epikorik izan. Hobeto: baiña
hala balitza be, ez neuke atxekirik ipintzeko eskubiderik euko. Historixia izan
dan morokua izan da, eta errepublikazalien partetik ba dagoz literarixo edo
filmikoki explotatzeko nahi dan beste historixa; ointsu arte irabazliak baiño
etxuek izan euren heroiak goraipatzeko aukerarik. Joseba Elosegin kartzelako
laguna edo Beasaingo guardiazibillen kapittana etortzen jataz gogora, baiña
ehundaka egongo diraz.
Nahiz eta
kontatzen dabena ulertzeko erreza dan, formian aldetik korapillotsua egin jata
nobelatxua irakortzia. Itzulpena danez, ez dakitt zihetz jatorrizko testua hala
zalako, edo itzultzaillian erruz izan dan.
Oier Gorosabel
2010/03/04 23:17
Hilzorixan dagozenei buruzko ipoiñak askotan entzun doguz. Fray Andres abaria eta Motxoko "sankristaua" halako baten topatzen dira, baiña badirudi gaiso hori ez dala hilko, ez gaur behintzat.
Entzun ipoiña hamen.
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan
2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria
Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat
osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli
dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910
inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta
hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Oier Gorosabel
2010/02/28 16:29
Emakume misteriotsu honen nundik norakuak zihetz-zihetz kontau zetsazen Mariana Ziriakok RM Azkueri.
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004
eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion
Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4
tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da
ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko
euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok
mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta
fidelen errespetatuta.
Oier Gorosabel
2010/02/27 21:23
Aizue, nere sukaldetik itsasua ikusten dot, iratargi/talo azpi oso polittakin, eta illunttasunian kriston sua ikusten da Donostia aldian. 800 bat metrotako frentia bai (ni Lekeition bizi naiz). Illuna dago eta ezin dot sigur esan, baiña esango neuke Donostia herri inguruan dala, Igeldo aldera, Mendizorrotz partian-eta.
Interneten begiratu dot eta ez dot ezelako albisterik topau. Ezer daki iñok? PD: zelakua dan jentia gero, halako sargorixa aprobetxau bihar suak ixotzeko. Oin dala 22 urte modura, bardin-bardin.
Argazkiak.org |
Sua Donostian??? © cc-by-sa:
txikillana
Oier Gorosabel
2010/02/26 21:05
Amatiño energetikuak relatibidadia gogoratu desku; Historias de la Historia blogetik, Isaac Newtonen gaittasun politikua. Azpiko musikia, Mike Oldfield eta Penguin Cafe orchestra. Josu Waliñon mikroipoiñak "Asmoak" izenburua dau. "Ezkutari har nezazu" (Anderea) kantau deskue Xanmixel Bedaxagarrek eta Haizeak. Eta Ahotsak.comen, Elias Lete azkoittiarra entzun dogu, gaztaiak egin eta saltzen zebenekua kontatzen.
Hamentxe saiua entzungai.
Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako
Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako
Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.
Oier Gorosabel
2010/02/24 23:56
“El desexilio y otras conjeturas”, Mario Benedetti.

Gizon honen idazkixak hartu izan
dittudazenian, beti gustau izan jataz. Oinguan be, nere isolamentu honetan,
argigarrixa izan da Espainiara erbesteratuta zeguaneko artikulo txorta hau
irakortzia. Munduko albistiei itxitta nagola, akuarixo baten modura hartu dot
1984ko aktualidade geopolitikuari buruzko datu zehatzak, eta munduan argazki
konjelatu eta osotu bat ikusi dot: Nicaraguako iraultza gertatu barrixa, Argentinako
gorilak ezkutau barri, Uruguayekuak jausi biharrian... Beti Benedettin estilo
argi eta garbixan.
Oier Gorosabel
2010/02/22 14:04
Asel Luzarraga, Alemania-Frantzia Grezia laguntzen, inperialismua, rezesiñotik urteeria, EB/EEBB datu bankarixuak, lan eskaintza publikuan euskeriak puntuak jaitsi, aratustiak eta Mandela. Mikel Antonekin batera.
Asel Luzarragan kasua komentatzian emondako informaziñuan sakontzeko, hamen dakazue
aspaldi egindako irratsaio bi eta testu bat
.
Oier Gorosabel
2010/02/19 09:18
In this say, we've erabiled again Markos ZP's letters, about hiltzailers, and about old soul zanbers. The music -must be skerted to Aitor Perez- has been provided by Ciclos Iturgaiz and Alan Parson. We've counted the "Olentzero" ippoin, of Joshua Wally and so, I could't avoid to skein the whole say to Ibon Iparragirre, who has recently been in such a larry kink. The version joke took place with "Now querou pensar in esse amour", canted by Los Modulos first, and by Medina Azahara next. And finally, Stephen Harriet from Great Dreg (Güipuzcoua) verved about old hard years without biharrick barick in Deba Highlands.
Sake here and listen to gaurko say.
You can listen Aichich Radug on the net in the viccain podcast of Arros Sare. And broadcasting from Radio Crack (Lecqueitio), Radio Slap (Heybar), Radio Let There Be Thus (Vichorish), Radio Sun (Pampelune), Shake and Smash Radio (Billbao), Hanging Radio (Oreret), Info Semen Radio (Urruñ) and Echo Radio (Echo).