Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Hiru Haundiak

Hiru Haundiak

Mikel Lizarralde 2008/01/08 23:27

Hiru Haundiak ez dira Zamora, Satrustegi eta Arconada. Hiru Haundiak iraupen luzeko proba bat da (kontuz, webguneak alergia pixkat eragiten du eta, zenbat urte ote ditu?).

Urtea hastearekin batera  guztiok  esaten dugu txorakeriaren bat zortzigarren eta bederatzigarren kanpaikadaren artean, edo hobe bostgarren txanpai kopa eskuetan erdi hutsik dugula.

Nik ez dut erretzen, beraz ezin promestu tabakoa utziko nuela; gimnasioak ez ditut gustoko, beraz ezin nuen halakorik ere promestu. Zer egin bada? Etxetik joatearena? bai zera!! Homo astrapotus-arena egin.

Euskaldunok nahikoa dugu "ezetz halakorik egin" bat aditzea belarriak eta paparra tente-tente jarri eta zerbaitekin tematzeko. Nere kasua ez da guztiz halakoa izan, ez da "ezetz" bat egon, proposamena izan zen. "Halako hau egingo al diagu?". Joe, ba bai.

Funtsean, Hiru Haundiak (Handiak behar luke, baina...) Aizkorri, Anboto eta Gorbea dira. Eta proba honetan batetik besterako bidea egiten da. Nahiago nuke lerro zuzenak balira, baina ez, bi punture artean distantzia euskaldunena mendian gora ta behera ibiltzea da. Guztira 100 bat kilometro eta 24 orduko epea bukatzeko.

Ekainaren 14an da, beraz oraindik denbora daukat damutzeko, baita prestatzeko ere :-). Adibide onak ditut lanean, nere tokaioa oinez joaten da lanera, eta Eneko korrika egitera joaten omen da (omen, ez dudalako ikusi :-), baina Flickr-en badaude argazkiak, sinistu beharko).

Baten bat animatzen bada, izena aurrez eman behar da eta 30 euro balio ditu.

Santiagora iritsi banintzen, hau ere egingo dut, ezta? Apusturik bai?

---------------

 
Aitzolek komentatu dit jada ez dagoela apuntatzerik. Hiru Haundiak-en webgunean abixu bat jarri dute aurreikusita zeuden 1.000 postuak bete direla. Eskusa ona aurkitu du ez egiteko ;-). Esan beharra dago antolakuntza dela eta orain arte ikusi dudana ez dela oso positiboa izan. Pixkat kaotikoa. Gainera interneten baliabideak ez dituzte ondoegi aprobetxatzen. Agian proba gehiegi hasi da.

Bestalde, Tagzanian 2006ko proba jaso zutela erakutsi dit.

(2008ko urtarrilak 10ean eguneratua)

aitzol
aitzol dio:
2008/01/09 11:39

Animo hi!!

Anboto azpian egongo naiz tortilla eta sagardoarekin! (bueno, eta tiritak, linimentoa, reflex, trombocid ...)

Aurten ere botillero lanak egin behar ditut, ke si no ;)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.