Zu ez txinoa, zu beltza!
Kulturen arteko komunikazioak eta estereotipoak ditu hizpide film labur honek. Hori guztiori umore pixka batekin. Beltza txinatarrean lanean.
Disfruta ezazue, merezi du-eta!
Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Kulturen arteko komunikazioak eta estereotipoak ditu hizpide film labur honek. Hori guztiori umore pixka batekin. Beltza txinatarrean lanean.
Disfruta ezazue, merezi du-eta!
Leire, etxeko guztioi gustatu zaigu Zu ez txinoa, baina gainera Institutuan bada ordu bat, Arreta deitzen dena, ustez ikasleek etxeko lanak egin ditzaten, baina egitez garrasi egiteko eta kartetan eta edozertan jolasteko erabiltzen dutena: ulergarria baita, sarritan azkeneko orduan dute eta ordurako bete-beteta egoten dira. Nik astelehenetan Arreta izaten dut arratsaldeko azkeneko orduan, DBHko laugarren mailan, eta nahiko gogorra da. Gaur ordea Zu ez txinoa jarri diet eta batzuk adi egon dira eta barre egin dute, ulertu dute.
Merezi bezala eskertzeko kako eramangarri bat oparitu nahi dizut, baina zaila egiten ari zait aurkitzea; ezta interneten ere. Bilatzen jarraituko dut hala ere.
Muxu handi bat
Nik ere Leire, eskerrak eman bihar dizkizut bideo hau jartzeagatik. Markosek gogorarazi dit ez nizula ezer esan.
Ohean ikusi nuen mobiletik (wifia eta Androida gauza onak dira!) eta barre piloa egin nuen. Oso polita.
Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan
Eskerrik asko zuei! Baita Karmele lagunari ere. Ez dut esan berak bidali zidan-eta. Gauza gutxi bidaltzen dizkit, baina bidaltzen dizkidanak beti oso onak!
Pozten naiz, Markos, ikasleak lasaitzeko balio izanaz. Kolegok elkarri lagundu behar diogu, ezta? :-) Kako eramangarria ez dadila oso handia izan, bestela ezingo dut boltsoan sartu, ezta gero komunean sartu ere!
Gari, ohean? Horri bizioa deitzen zaio! Dena den, ondo pasa bazenuen, ederki, hori zen asmoa!! Mila esker, eta laztan handi bana!