Zikloia!
Alerta gorrixan gagoz atzotik. Zikloi bat gaiñian dakagu. A Coruñan atzo ume eta gaztetxoak ez zeben klaserik euki, 14 metroko olatuak, Donostian paseo Berria itxitta eta bentanak oholez jositta....Itzela!
Atzo arratsaldian biharretik trenera nindoiala (5 miñutu oiñez) mela-mela amaittu neban, guardasol eta guzti! Zirimirixa, haizia....Erropa batzuk nittuan eskegitta kanpuan baiña babesian, eta blai zeguazen. Bertan lagatzia pentsau neban, baiña gabeko 12xetan erabagi neban kentzia bustitta egon arren, bestela Mallabixan agertuko jatazen, gitxienez. Persiania jaso, eta erropa guztia siku! Etxe aurreko parkeko lurra be bai! Haluzinauta! Lur horreri asko kostatzen jako sikatzia, egunak. Termometruari begiratu eta 16ºC! Gaiñera, momentua horretan ez zebillen haizerik, haize-zaratia, ostera, bai! Oso gauza rarua, gure herrixan gaiñetik haizia ibiliko balitza moduan, baiña herrixan ez.
Zaratia, itzela. Bart oso berandu hartu nau luak, fiuuuuka, persianak astintzen, gauzak botatzen....ikaragarrixa. Azkenian, lortu dot, eta ondo. Hori bai, goizian auzuak tinbria jo, eta esan desta patixoko luzero zati bat haziak eruan dabela, egurrezko habe zatixa eta tejabania. Ni ez naiz enterau, goizeko 6retan izan da. Zati horrek teillatuan jo, eta etxe aurreko kontenedore gaiñian jausi da. Zorionez, ordu horretan izan da, ixa jenterik ez dabillen orduan. Horretaz gain, ez da automobil baten gaiñian jausi eta txikittu. Suertia izan dogula esan leike.
Holan geratu da luzerua (euripian eta ahoz gora etaratako erretratua da):
Oiñ, patixuan eurixa danez, ura darixola dakagu. Ezin labadorarik egin.
Zatixa, jausteruzkuan, kontenedore bat bota dau. Beste auzo batek esan desta San Andres eskolako kontenedoriak karreteran ibili dirala kotxiak balitzaz moduan! Txomoko parkian be nunundik jausi da zaborra. Momentu honetan eurixa dihardu, eta patixua bustitzen dakagu. Eta zapatua da!
Zikloian eragiña izan da hau. Espero dogu kaltiak handixaguak ez izatia. Zueri pasau jatzue ezer?