Xenofobia aplikatua
Atzo Elgoibarren, Malako parkean eguerdi aldean amama batek iloba etxera eraman nahi zuen. Baina neskatilak ez zuen nahi. Horregatik etengabe ari zitzaion erreguka etxerako bidean har zezan. Horrela:
-¡Vamos! (Goazen!)
-¡No! (Ez!)
-Te quedas sola, e?¿Con quien te quedas? (Bakarrik geratuko zara! Norekin geratuko zara?)
-¡Sola! (Bakarrik)
-¿Y si viene el gitano y te lleva? (Eta ijitoa etortzen bada, eta eramaten bazaitu?
Xenofobia aplikatua! 3 urtetik aurrera!
Ijito berdin bahitzaile. Ijitoa Sakamantekas da. Joera gaiztoak dituena, ume txiki bat ikusi eta eroango duena, gogoak ematen diolako. Arriskutsuak dira, apetatsuak.
Neskak ezin dira bakarrik geratu, bahitu egingo dituzte. Beti lagundua, beti babestuta.
Hirugarren batekin mehatxatu behar ditugu umeak egin beharrekoa bete dezaten? Xenofobia eta beste fobia batzuk irakatsi ordez, hobe litzateke berba egite haurrarekin. Seguruenik inposizioa ere hobea da: bazkalordua da, etxera joan behar dugu. Horrelakoa da bizitza.
Parkeak, azpimundu hori!!