Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Usteltzaileak

Usteltzaileak

Leire Narbaiza 2017/05/15 23:59
Argia astekariko 2553 zenbakian argitaratua

Naturan ustelkeria prozesu positiboa da. Usteltzeari esker frutek azala eta mamia galdu eta haziak askatzen dituzte, gero lurrean ernatu eta landareak sortzeko. Era berean, hildako animalia eta landareen gorpuak usteltzen laguntzen duten bakterioen lana ezinbestekoa da hilotzak desagerrarazteko, usteltzaileena, alegia.


Gobernatzen gaituzten estatu bietan ere ustela dago nonahi. Handiagoa batean bestean baino. Denon ahotan dabil aspaldian, baita komunikabideen portada, goiburu eta titularretan ere. Ustelduen irudiak azaldu dituzte. Naturan ez bezala, gizaki hauek usteltze horrekin kaltea baino ez dute eragin, eta onura bakarra bere kide ustelduendako besterik ez da izan. Eta usteltzaileendako.


Dena den, albiste hauen artean deigarriena zait esaten ez dena, isilean gordetakoa. Izan ere, ustelduen izenak zabaltzen dira lau haizetara, baina usteltzaileenak inork ez ditu ematen. Eta naturan bezala, usteltzaileak ezinbestekoak dira ustelduak egon daitezen. Izadian ere sarraskijale eta bakterio horiek premiazkoak dira ustela sortzeko. Pertsonen artean ere hala da.


Usteltzaileak sortzaile eta eragile dira ustelkeria prozesuan. Jaun eta jabe gizartean, boterea eta dirua dutelako. Bestela, nork azaldu isiltasun hori?

Argian

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua