Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Udaberria etorri delakoan...

Udaberria etorri delakoan...

Leire Narbaiza 2014/03/12 16:30

Udaberria etorri delakoan, pozik kendu dugu txamarra, jertsea erantzi, eguzki betaurrekoak buru gainean diadema jarri. Soinekoa probatu eta botak gorde. Ibilgona atera, eta tinko eta artez, kalera irten.

Udaberria etorri delakoan, barruko neguari agur esan nahi izan diogu, eguzkiak hezurrak epeltzen dizkigun bitartea, bihotzeko izotza urtuko zaigulakoan, biziberrituko gaituelako ustetan, biziberrituta.

Udaberria etorri delakoan, kaleak gure egin ditugu irribarrez, pausu irmoz. Eguzkiak arimako hotza uxatuko digulakoa aurpegia jarri dugu, eta oreztak irten, gure (x)umetasuna agerian lagata.

Udaberria etorri delakoan, ahalik eta ederren sentitu gara, gogo bekaizti iluna desagertuko zaigulakoan, errainu epelen artean.

Eta udaberria etorri zaigulakoan, esperantzaren bila abiatu gara, neguaren bakardade ankerra atzean laga asmoz, lortuko dugulakoan...

etiketak: Txargainen, Kalamuan
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua