Titi ikaratua
Hizkuntza minorizatuetako hiztunok askotan gure berbeta horren lotsa sentitzen dugu. Euskaldunok oraindik pairatzen dugu gaitz hori, zoritxarrez: lotsa, ikara, beldurra, deserosotasuna, beti gurea defenditzen ibili behar izatea, ignoratuta sentitzea gure etxean bertan....
Jakin dut, baina, Berlinalea kitxuaz zati handi batean errodatutako film batek irabazi duela. Arraroa begitandu zitzaidan, baita poztu ere. Ohean nengoen oraindik irratia entzun nuenean berria, erdi lo. Hala ere, zeharo esnatu nintzen protagonistak eskerrak ematean, gaztelaniaz egin ondoren, kitxuaz mintzatu zenean. Emozionatu egin nintzen, ia negarrak irten arte.
Segituan, Donostiako zinemaldiarekin akordatu nintzen. Bertan euskara exotismo pixka bat emateko baino ez du balio, gure janaria eta "marco incomparablearekin" batera. Iraindua sentitzen naiz beti.
Hona hemen aktorearen eskertza, baita kantatu zuena ere:
Erreferentzia "Instituto lingüístico de invierno"blogetik jaso dut. Denontzat da eredu eta argia, denok barku berean goaz eta!
Bejondeiola!!!