Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Taila handiak

Taila handiak

Leire Narbaiza 2008/05/15 22:39
Edo neurri handiko arropa. Inoiz, taila bereziak ere esaten zaie.

Horrela esango zaie, baina ikerketa baten arabera, estatuan emakumeen %60 baino gehiagok 44 taila edo hortik gorako erabiltzen du. Beraz, andrazkoen erdiak baino gehiagok ez du aukerarik denda arruntetan erosteko. Gainera, denda ia guztietan aurkitzen diren tailak (40-42-44) neurria baino txikiagoak dira.

Zergatik, ordea, taila falta hau? Zergatik ez dute taila gehiago egiten, merkatua badago? Ez da ulertzekoa, neurri handiak dendara iritsi eta eskuetatik kentzen diete, gelditzen direnak 38 ingurukoak dira. Fabrikatzaileei eskatu taila gehiago, eta ez dutela esten omen dute.

Mundua aldrebesa da hau, gero. Lehengo egunean neurri "arruntak" saltzen duten denda batean nengoen, eta bertan geunden ia guztiak, arropari konponketaren bat egin behar izan genion gure gorputzetara ondo egokitzeko. Gure taila izanda gure gorputzetara egokitzen ez bada, norendako diseinatzen dute diseinatzaileek? Buruan duten emakume imajinario perfektu batendako? Ez ote gara errealak kaleko emakumeak, ez ote dugu dirurik gastatzen jantziak erostean?

Moda diktatu egiten da (oso ondo dago aukeratuta berba: "diktatu"), eta zirkin egitea oso zaila da, ezinezkoa ez esateagatik. Adibidez, duela urte batzuk nire lagun bati udan eskote barkua zeukan niki laranja bat erosteko gogoa izan zuen. Bere herriko eta inguruko denda guztiak bisitatu zituen: ezer ez. Exijentzia maila jaitsi, eta laranja edo eskote barkuduna baino ez zuen eskatzen. Alferrik! Ez zegoen modan ez eskote hori, ezta kolorea ere.

Eta zer esan taila handietan espezialdutako dendei buruz? Mota bikoak daude: Batetik, emakume nagusi klasikoendakoak arropak dituztenak, moda zer den ere ez dakitenak, bertako arropa gure amamak ere ez zukeen jantziko. Eta bestetik, "modernoak" omen direnak, "look" moderno/txoni daukatenak, oso "in" biharko "off" egoteko.

Beste gauzatxo bat: prezioak! Zer diostazue prezioez? Badirudi 46 egiteko 42 bat egiteko baino kilometro bat gehiago oihal behar izan dutela, aldea zentimetro batzuk baino ez direnean....

Azkenik, zer esan estanpatu erraldoi horiei buruz? Eta marra horizontalez? Marra horizontalak! Eta hizki super-mega-hiper-handien gainean? Edo pega-pega eginda joan (preta-preta), edo patata zaku baten moduan, nasai-nasai joan beharraz? Ez dago erdiko terminorik? Ez dakite horiek denak askoz lodiago egiten gaituztela? Dagoeneko nahikoa okupatzen dugula, gehiago nabarmendu behar izateko. Mesedez, faborez, otoi eta arren: Pentsatu guregan, demontre!!

Arropa normala nahi dugu!!!!

Jone Arroita
Jone Arroita dio:
2008/05/22 19:06

Aupa Leire,

arrazoia neska... Diseñatzaile sartu biharko ote gara?

juan
juan dio:
2008/05/16 15:36

nik arazo berdina daukat zapatillekin, ematen dau 44 tallatik goragoko mutillak arraruak gerala. eta nere inguruko geixenek talla hortatik gorako hankia dauke.

Gari
Gari dio:
2008/05/16 08:03

Arrazoia Leire.

Baina beste gauza bategatik idazten dotzut. Mesedez, blogean jarri dozun musika hori ez dozu irakurleengan pentsatuta jarri.

  1. Ez daukagu zertan musika gusto berdinak izan behar
  2. Musika hori ez dago zure artikuluarekin lotuta
  3. Zuk ez dakizu zein egoeratan nagoen zure bloga bisitatzen, eta kasu batzuetan desegokia izan leike musika hastea (Pentsau liburutegi batean nagoela wifiarekin nabigatzen)
  4. Zure bi artikulu zabalduta baditut bi leihotan, imajinau zeinke zelako nahastea, musika bi edo hiru aldiz batera entzuten!

Nere aldetik behintzat, kentzeko eskaera, zure blogeko irakurle fina naizen aldetik

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua