Supermerkauan ligatzen
Gitxi ligatzen dogunondako edozer gauza da ligatzia. Gaztetxua nintzanian ligau berbiak zentzu zabalagua zekan. Esan geinkian "Zapatu gabian pilla bat ligau genduan". Horrek ez zeban esan nahi askokin enrollau giñanik, esan nahi zeban mutil askokin egon giñala berbetan, eta jente barrixa ezagutu genduala. Besterik ez.
Pelikuletan esaten dabe supermerkauetan-eta ligatzen dala. Jakiña, guri aillegatzen jakuzen pelikulak danak estatubatuarrak dira, eta hori han normala izango da, baiña niri neuri Euskal Herrixan ez jata iñoiz pasau, ezta gitxiagorik be. Beti pentsau izan dot amerikanuen gauzia zala.
Aurreko post-ian esan neban moduan, Royanen, Frantzian egon nintzanian ez neban euki zeiñekin zerbeza bat hartu. Hortaz, esan neike ez dakidala zelakuak diran bertako tabernak. Pena puntu bat be emoten zestan, baiña bakarrik egotia be taberna ezezagun baten...
Tira, harira. Egun baten, eskolatik urten eta erosketa baztuk egittera juan nintzan. Goizian fresko eta zirimirixa egiten zeban; horregaittik sudaderia eta zapatillak jantzitta nenguan, Baiña arratsalderako altzau zeban. Hori dala eta, bero egitten zeban; eguzkixak, jo; sudaderia eskuan; erosketetako poltsak dindilizka; jentia terrazetan garagardo freskua edaten...Nik ahua siku nekan, eta kriston enbidixia emoten zesten terrazetan zeguazen hárek guztiarek.
Pentsau neban supermekauan zerbeza bat erosi eta etxeko jardintxuan hartu.
Argazkiak.org | Royan-eko jardiña © cc-by-sa: txargain
Halan ba, egin neban. Supermerkaura juan eta zerbeza bat aukeratu. Baiña zein? Nik ezagutzen nittuan markak hamabiko paketan zeguazen. Ez neban hainbeste bihar, laster nintzan juatekua-eta. Gaiñera, nik garagardo hori bat nahi neban, blonde bat, eta bakarka saltzen ziranak danak ziran gorrixak. Hantxe neguan ni, txorimalo baten moduan, pòltsa, jertse, karpeta....dana besotik txintxilik, tonta arpegixakin zerbezen aurrian, aukeratu ezinda.
Nere atzian, berbetan hasi ziran. Halako baten, konturatu nintzan nerekin ziharduela gizonezko ha. Hasiertan galduteiro bat zala pentsau neban, baiña buelta erdi egin nebanian mutil guapote bat zala ikusi neban. Ni flipauta, gaiñera frantsesez, neka-neka eginda, iñoiz baiño anti-erakargarrixago. Eta bestia tar-tar-tar, jardun eta jardun. Munduko esplikaziño guztiak emon zestan apal háretan zeguazen garagardo guztien gaiñian. Tesis doktoral bat!
Ni iñoiz baiño euskaldunago, oui, non, lotsatuta. Berak bat hartu eta konbersaziño haundirik emoten ez netsanez, kajara juan zan, "Bonne soirée" opatuta. Hain neguan harrittuta...Neu be kajara juan bihar nintzan, baiña erreparua nekanez, prezio batzuk begiratzen geratu nintzan, ez nekixalako zelan saludau bihar neban, eta, bueno oso gauza bitxixa izan zan.
Gero esango dabe fratsesak bordiak dirala. Neri supermerkauan iñoiz ez jata ezezagunik berbetan hasi. Buerno, bai, andre zaharren bat preziuari begiratzeko eskatzen, antiojuak etxian ahaztu dittualako. "Oye, guapa, ¿ya me dirás cuánto vale el jabón?". Besterik ez.
Garagardua edan bittartian pentsau neban oso motz jokatu nebala, eta penia emon zestan. Etxeko andriari kontau netsan eta barre mordo bat egin genduan, supermerkauko nere ligiakin!
Portzierto, kasurik ez netsan egin zerbezia aukeratzeko momentuan, eta edan nebana ez zan oso ona. Ai, aholku emoliari jaramonik egin ez, eta damutu! Gauza raruak benetan.
Behin taberna batean, bete-beteta zegoela, gauean zela, mostradorera ailegatzea ezinezkoa zela, sotina kentzeko bi neskekin eskuan bokadilo bana zeramatzatekin topo egin nuen. Ez aurrera ez atzera, han tonto aurpegia, mugitu ezinean gelditu behar nintzen. Bokadiloei buruz hitzegin genuen. Luze eta gustura. Baina ez nuen lortu beste motako solasaldiari ekitea. Nahiko neukan gure gorputzak nahita ez ikutzea. Azkenean barrara heltzea lortu nuen. Jaten zituzten bokadilo berdina eskatu nuen, inoiz jan dudan bokadilorik txarrena izan zen. Baina nesken aurpegiak oraindik memorian dauzkat.