Serafin
Berandu nabil, betiko moduan. Sekula be ez sasoiz, eta ekittaldi honek merezi dau, benetan. Bihotzak diñostana baiño ez dot jarriko, izan leike gauza batzuk ahatutzia, baiña parkatuko destazue, pasau da aste bete, eta burua selektibua da. Zeozer falta badot, zuek osatu.
Lehenengo eta behin, Serafiñen gaiñian egin gura neuke berba. Serafin entzunez, umetatik ezagutzen dot, gure aittan kuadrillakua eta laguna izan zalako. hamaikatxo gauza bizi izan zittuelako alkarrekin urte oso illunetan. Beti aurrera egin nahixan, ointxe dakagun apurra eureri eskerrak da-eta.
Nik, baiña, ...eta kitton ezagutu neban, urriñetik. Gero Badihardugun izan neban hobeto ezagutzeko aukeria eta gero eibartarren posta zerrendan ondo. Beti izan da laguna, guk baiño gehixago jakin arren, hurrekua da, laguntzeko prest, animatzen, kariñoso eta beti maixu. Horregaittik bihar zeban omenajia, bizitza osuan euskerian alde biharrian, ingurukuekin akulu lanak egitten. Goittik beherako gizona, nabarmentzian kontra daguana. Horregaittik, merittuak eskertu bihar dira, personia ondo eta sasoian daguanian. Eta bere kasua da.
Antolatzen hasi giñanian (esan biharra dago Asier Sarasuari bururatu jakola, eta bestiok jarraittu baiño ez zetsagula egin), gure bildurrik haundixena zala berak omenajerik ez onartzia, halakua dalako. Hasieran ezetz, gero belarri-jana egin ostian, konbenzidu zeben, zorionez.
Abenduan 20xan ehundik gora lagun alkartu giñan Untzagan, talde erretratua etaratzeko. Serafiñen omenez, eguraldixa be portu zan, aspaldiko partez eguzkixak urten zeban-eta. Ganoraz etara ahal izan zeben erretratua. Ondorian, bazkaltzera juan giñan Hotel Arratera. Bertan eibar.org, Kulturala, Depor, aek, ....eta kitto, Badihardugu eta udaleko jentia batu giñan. Bere famelixakuak be bai, jakiña. Danak bere ezagun eta lagunak. Oso giro politta sortu zan.
Mahaixak biribilla ziran, eta taldeka jartzeko aukeria izan genduan. Nik Badihardugukuekin bazkaldu neban. Baiña hainbeste ezagunekin edozein maihaittan be ondo. Baillara guztiko kidiak alkartu giñan, eta ederto pasau genduan, broma eta seriotasunan artian. Bromak egitteko aukeria koillarak emon zeskuen: arrain zopia jateko jarri zeskuezenak ontzixa normala zeken baiña kertena laburra. Geuriak, ze Ibanena luzia zan. Mahaixa ipintzerakuan jakin zeben altuena nun jarriko zan. Froga fotografikua hemen:
Ezkerrian, Ibanena; eskuman neria :-)
Tontokerixia da hau, baiña disfrutau genduan seiñalia be bada, ezta?
Postre sasoian etorri zan benetako omenajia eta erregalu emotia. Dantzekin hasi giñan, Ane Sarasketak eta Enrike Izagirrek Arratiako jotak egin zetsen dantzan
Ostian, makillia eta eguerdixan etaratako erretratua emon jakozen
Gero Trunboik bertsuak kantau zetsazen. Hunkigarrixak, baiña papela galdu dot. Topau ezkero, jarriko dittut.
Baitta Plaentxiako nesken kantu emonaldixa be. erretratuak illunegi urten desta, horregaittik ez dot jarri. Asierrek gehixago etara zittuan, eta ia on-line jartzen dittuan pare bat osteko ;-)
Edarra izan zan eguna, emozionau egin giñan, baiña ez larregi, bihar dan neurrixan baiño ez. Ondo pasau genduan, eta uste dot Serafin be pozik egon zala hainbeste jente ikusitta, danak berari "eskerri asko" esateko. Nik baiño hobeto Iban arantzabalek deskribidu zeban bere blogian, ezta?
Oin, Serafiñek ezin detsa laga biharra egittiari. Omenajia egin jakon, eta lanian jarratzia beste erremedixorik ez daka, bestela kargu hartuko detsagu bertan batu giñanok. Serafin, biharrain jarrattu biharko dozu, bestela makillia kenduko detsugu! :-)
Milla esker, serafin! eta laztan haundi bat!
Arrazoia, Leire, ia betiko legez. Iban Arantzabalek ere Serafin Basaurik entzuten badakiela nabarmendu du. Halaxe da: maisu argi eta eskuzabala dela, atentzioa jartzeko moduan igartzen zaio Serafini. Berba egiten diozunean ohartzen zara hanka sartzeak segituan harrapatuko dizkizula, zeuk baino askozaz gehiago baitaki, baina hala ere ezikusia egingo diela dotore-dotore, edo bestela leunkiro zuzenduko dizkizula, mindu barik. Eta hanka sartzea beharrean desadostasuna delarik arazoa, ausart eta bulartsu adieraziko ditu bere iritziak, "eibartarrak" foroan sarritan erakutsi bezala. Zorionak buruzagi!