Sahara okupatuko Agdaym Izik kanpamentua
Azaroaren 9an hilabete egingo da Mendebaldeko Sahara okupatuan Agdaym Izik kanpamentua eraikitzen hasi zela. Bertan 20.000 lagun inguruk salatu nahi dute bizi duten egoera: euren herrian bigarren mailako hiritarrak dira.
Baztertuan euren herrian, ezin dute gehiago. Lehengo Espainia pean, orain Marokok okupatuta. Hildako bat ere izan da, Nayem El Garhi 14 urteko nerabea, poliziak hila. Ekintza desesperatua dela diote, beste ezer ezin dutelako egin.
Zapalduta eta baztertuta daude. Inori ez dio axola herri honekin gertatzen diharduena. Kazetari espainiar bi jotzen dituzte, aktibista kanariar batzuei ere jipoia ematen diete abuztuan, baina ez da ezer gertatzen. Espainiako gobernuak mutu segitzen du. Inork ez du ezer esaten Mohamed VI.aren diktaduraz, dena onartzen diote. Zein botere ezkutu dauka Marokok?
Blog honetan, behitzat, lekutxo bat beti egingo diegu.
Marokoko armadak desegin egin du. Gaur goizean sartu dira eta badirudi hainbat hildako eta zauritu daudela:http://tinyurl.com/3x4xb4v. Berriatik hartutako albistea.