Poltsikoko telefonoa eta zentzubakokeria
Aukera guztien artean, argazki kameradun bat hartu nuen, batez ere blogean pentsatzen. Behin berria lortuta, argazkiak ateratzeko aukera nahi nuen. Kutxa zabaldu nuenean hainbat gauza zekarrela konturatu nintzen, baina ez kablerik ordenagailura konektatzeko, erretratuak deskargatzeko, musika kargatzeko ( aurikular batzuk ere bazekartzan).
Oporretan, argazki batzuk atera nituen eta beti deskargatzekotan nenbilen. Azkenean, horrelako baten joan nintzen Vodafonera kablea erostera. Non esaten didaten eurek ez dutela saltzen eta Bluetooth bitartez deskarga nitzakeela, eta nik ez daukadanez bluetooth-ik ordenagailuan, USB bat saldu zidaten. Nik, Mac Kintosh-duna naizenez, esan nien ea konpatibleak ziren, eta berak baietz, trankil egoteko, ze gaur egun....Ez denez nire lehenengo esperientzia txarra, ea dirua itzuliko zidaten galdetu nien, eta baietz. Horrela izanda erosi nuen. Jakina, PC gora eta PC behera idatzita zegoenez, ia seguru nengoen ez zuela funtzionatuko. Eta efekibamente, ez zebilen!
Itzuli nintzen dendara, bueltatu zidaten dirua, eta The Phone Houser bidali. Gaur joan naiz bertara, eta "mision imposible" dela esan didate, LG-k kable hori ez duela komertzializatzen. Orduan, txartelaren soluzioa eman didate. baina nire ordenagailuak ez dauka tarjeterorik!!!
Zer egin? Zein logika dago honen atzean? Mobilak zulo bat dauka kablea sartzeko -jakina, beste kable batzuek klabija desberdina daukate-, baina enpresak dagoeneko ez du saltzen, eta bere sasoian ezta banatzaileak ere. Hortaz, zer egin dezaket? Inork ulertzen du ezer? Zergatik ez zetorren kablerik kutxan? Klabijak zergatik ez dira lege dekretuz bateratzen? Zegaz pentsatzen dute fabrikatzaileek, ipurdiko zuloarekin? E!
Kableen kontu honetaz aspaldi dabilkit susmoa... Munduaren akabera kableengaitik etorriko da. Egun batean inork ez du kable egokia topatuko, aurkitzekotan, laburregia izango da, edo kable korapilo bat ezin askatuta kolapsatuko da eztakitzelako aparatu supergarrantzitsua, edo... Benetan oso usain txarra du kableen kontu honek.