"Pa amb tomaquet" kurtso amaieran
Azkenean lortu genuen ados jartzea, eta afaria egitea! Burua asko apurtu barik, menu sinple eta buru-hauste gutxirekin. Oilasko batzuk enkargatu genituen!! Hori baino errazago...Dena den, "Pa amb tomaquet" ere egin (eta jan genuen). "Pa amb tomaquet", zer da hori? Ba, pantumaka, Katalunian tipikoa dena. Izan ere, gure Josep -izenak adierazten duenez- katalana da, eta ilusio handia zuen.
Egia esan, janda nengoen pa amb tomaquet hori, baina ez hain gozoa. Hementxe erreportaje fotografikoa, pausuz paus erakutsiko digu nola egin genuen/zuen:
Lehenego, tomateak ondo garbitu behar dira. Ondoren, xehetzen hasiko gara:
Argazki artistikoak egin litezke, ezta? baiana hemen dugu benetako egilea lanean:
Gero, berakatza txikitu eta oliba olioarekin nahastu. Katiluetan sartu, jendeak zerbi dezan nahi duen moduan ogi gainean:
Eta hau da emaitza, ogi gainean. Gero bakoitzak jar diezaiola txorizoa, pernila, solomoa.....
Ummmmmmm! Zoragarria!
Honen ostean, mahaia bete-betea geneukan, eta oilaskoa soberan geratu zitzaigun; nahiz eta batzuek aho betean jardun.
Gainera, postrerako Florik "quesada" bat ekarri zuen, eta nik "plum cake" integrala egin nuen. azkenerako, denok betekada itzelarekin amaitu genuen. Gehiegi jan, eta lotara! Ez, ez. Izan ginen berriketan, eta gero Goienkalen terraza batean kafea hartzen, eguraldi zoragarria egin zigun eta.
Kurtso amaiera polita izan zen, denok gustura egon ginen. Ikasleak, beharbada, pozik egongo dira bukatu delako, baina niri beti kurtso-akaberak estresateak izateaz gain, malenkoniatsuak egiten zaizkit. amaitu da, eta bederatzi hilabetean sortu den komunitatea deseginda gelditzen da betiko, egindako harremana historia bihurtu da, oroitzapen bat.
Bizitzaren zikloa da era laburrean ikasturtea: hasi-amaitu=jaio-hil. Zerbait galdu dugun sentsazioa izaten dut beti. Bizkorregi doala dena. Malenkoniatsu baino triste jarri naiz, traszendental, eta ez du merezi, uztailean ere lana baitut. Indarrak gorde behar ditut!
Bai Leire, batzuek pentsatuko dute irakaslea ikasle "pelma" horiengandik libratu eta oporretan joateko deseatzen egoten dela. Askotan gainera hala izango da, baina galera sentsazio hori ere izaten da sarri. Irakasleok ere bihotza daukagu. Bakoitza bere mundura bueltatzen da, eta harreman horiek ez dira errazak berreskuratzen. Lastima, euskaraz sortzen ditugun mundutxo horiek hala amatatzea.