Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Ondo janzteko Euskal Jaixan (buruko zapi, gerriko eta abarkak)

Ondo janzteko Euskal Jaixan (buruko zapi, gerriko eta abarkak)

Leire Narbaiza 2008/05/31 01:41
Duintasuna da gauzarik inporantia gure bizitzako ia momentu guztietan. Basarrittar janzten garanian be egoki eta politto juatia komeni da.

Horretarako beste talde batzuek egin daben biharra aprobetxauko dot. Lehengo Kezka dantza taldiak prestautako bidioa bat jarriko dot. Oso era labur eta onian azaltzen desku zelan jarri buruko paiñelua, kalian ikusten diran "enjendruak" ebitatziarren. Errez-erreza da, begittu:

Antzerkixa egitten nebanian nere buruari jartzen ikasi neban, espillu barik, baiña belarri handixa dotore jarri ezinda. Ordura arte, dantzari denporetan beti jarri izan zesten. Ointxe ikasi dot bidio honekin askoz hobeto jartzen. Sarian Kaezkakuen bidiauan kodiguan billa nenbillela, beste bidio bat topau dot, osatuagua, zapixaz gaiñ, gerrikua eta abarkak be zelan lotu azaltzen dau-eta. Abarkak, paiñeluan moduan, beste gai konfliktibo bat da. Ikusi, ikusi:

Paiñelua nik zintta barik jartzen dot, bandiak nere buruan formiagaittik beti atzera juaten jatalako. Ez jausteko trukuetako bat egun horretan burua ez garbitzia da, ze garbitzen dogunian zapixa labandu egitten da.

Abarkena konflitibua da, ze danok dakagu joeria bidiuan agertzen dan bigarren moduan letxe jartzeko; hau da, dotore, luze, belauneraiño. Baiña hanka-pelotak (bolak) edarrak izan ezkero (eta dantzarixen eta datzari ohien bolak holakotxiak dira), jausi egitten dira. Oso gatxa da politto eta dotore mantentzia. Era eranginkorrena lehenengua da, esperientzixak esan desta.

Nesken samako paiñelua be, ganoraz jarrizue: korapillorik ez! saman bueltan, bular gaiñian puntak alkartuta eta orratz edo brotxe vintage

batekin lotuta. Eibartarrak izanda, damaskiñaua egoki-egokixa da. Belarritxakuak, txikixak eta antxiñako erakuak. Diskretuak.

 

Dana ondo lotuta, azpikogona eta pololo. Dana garbi eta plantxauta, mesedez. Hortaz, zapatu-domekan dotore eta guapo ikusi nahi zaittuet. Eta konplemento hórretako batek (edo danak) arazuak emoten badetsuez, eskatu laguntzia. Beti egongo da baten bat prest ondo jartzeko, lotzeko edo aholkatzeko. Eskatu bildur barik, eta inportantiena: DISFRUTAU!!!!!!!!

zaloa
zaloa dio:
2008/06/02 11:28

ze ondo Leire! eskerrikasko!!!!

ze pena gaur ikusi izana! urrengorako badakitx buruko paiñelua bihar dan moruan jartzen!!!

Eneko
Eneko dio:
2008/05/31 17:47

Eskerrik asko Leire, nik dakidan pare bateri erakutsi behar dotset bidio hauek!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua