Morbua
Morbua personokin doian sentimientua da, ez dakat dudarik. Gugandik banandu eziña da. Neurri baten danok jausten gara tranpan, eta danok lagatzen detsagu iñoiz bentanatxo bat zabalik gure artian zabaldu deiñ; batez be, Eibarko herrixari pasau jakozen geratera gatx bi hórretan: astebeteren buruan bost gazte istripuz hiltzia, eta beste bi ospittalian zaurittuta egotia.
Latza izan da, eta bada. Horregaittik, denok erabilli dittugu ahotan izenak; zeintzuk ete ziran galdetu zein famelittakuak; zelan gertatu ziran akzidentiok; eskelak ikusi ia bistaz, behintzat, ezagutzen genduazen....Gaixaz danok jardun dogu, periodikotara jo informatzeko, interneten ibilli, eta abarrak. Honaiño dana normala, neurri baten. Tragedixia da, eta gogor jo dau.
Hori bai, telebisiñuak egin daben despliegia, hori ez dot normala ikusten. Etb, tira, gertukua danez, pase bat daka. Baiña estatuko kate guztiak egin dabena? ikaragarrixa, aho zabalik lagatzeko modukua. Albistegi guztietan Eibarko irudixak, jentiari alkarrizketak ( zer erantzungo dau, bada, jentiak? Oso ondo, ederto dago gazterixia kanposantuan egon bihar da... mesedez!), funeraleko irudixak, famelixakuak zuzen-zuzenian enfokatzen, batez be negar baten zeguazenak... Ezin siñistuta egon nintzan. Funeral baten negar egittia normalena da, ezagutu barik be neri negarguria etorri jata, behin baiño gehixagotan! Faborez, zer irabazten dabe horrekin? audientzixia? Haluzinauta nago!
Gauzak, baiña, zelan kanbixau diran! Ni hamasei urteren bueltan nebillenian, holako beste istripu bi izan ziren, hamazortzi bat urteko gazte eibartarrekin. Zazpi bat hil ziran akzidente bixetan. Ha be itzela, demasa, tristia. Pentsatzen dot periodikotan agertuko zala, baitta radixuan be. Baiña telebisiñuan? Ez, eta agertzekotan ez holan, askoz be suabiago eta laburrago, urriñeko imajiñekin.
Ze jazo da aldaketa hau izateko hogei urten buruan? Norutz eruan gaittue? Gizartia nora begira dago? Eta agintarixak? Gaizki gabiz morbuak gero eta gehixago saltzen badau. Zeozer txarto egin dogun seiñale!