Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Mari Domingin

Mari Domingin

Leire Narbaiza 2008/12/27 15:48
Edo Mari Domingi

Azken hiru urteotan nabil ikusten pertsonaia berri bat Olentzeroren ondoan: Mari Domingi(n). Egia esateko, Olentzero bera ere hainbat tokitan nahiko berria da, edo berrasmatua: Negua iragartzera datorkigun ikazkina izatetik, Jesus jaio dela esatera; eta hortik Bizarzuri euskalduna izatera, umeei opariak ekartzen dizkiona.

Gure mito eta mitologia egokitzea ez dut gaizki ikusten. Txarrena da beti beste batzuen ereduetara egiten dugula. Ez ahaztu Olentzerok errepresentazio askotan dagoneneko ez duela pipa erretzen, tripa ere txikiagoa duela. Zer esanik ez bere mozkorrillo itxura, Olentzero pertsonaia garbia eta politikoki zuzena da!

Horregatik agertu da Mari Domingi(n). Lehen ez zen existitzen Olentzeroren andrarik. Bila ibili naiz Barandiaranen "Diccionario de mitología vasca"-n, ezkonduta zegoela herri bakar batean zioen, Lesakan, oker gogoratzen ez badut. Mari Domingi(n) ez da liburu horretan inon agertzen.

Baina jakina, emakume bat jarri behar da, parekidetasuna, badakizue. Faltsua, baina. Zein parekidetasun da hori? Emakume asmatu bat jarri eta zertan? Emazte laguntzaile isila baino ez da, barren! Horretarako nahiago dut ezer ez asmatzea. Gainera, -eta eibartarren posta zerrendan esan nuen moduan- euskal tradizioari segituz, Olentzero ez zen mutilzaharra izango? Horretaz aparte, politikoki zuzena izan behar beti! Itxura fisikoaz gain, ezkonduta egon behar! Ezin da homosexuala izan Olentzero? Edo misoginoa? Edo lorerik lore doan gizona? Pour quoi pas?

Tristea iruditzen zait montatu dena, eta ez dut uste andrazkoon duintasunaren alde egiten duenik. Kantu batetik ateratako izenarekin, familia tradizionalaren alde egitea. Noizko euren umeak?

Hemen Mari Domingi(n) kantua:

Horra Mari Domingi
begira horri
gurekin nahi duela
Belena etorri.

Gurekin nahi baduzu
Belena etorri
atera beharko duzu
gona zahar hori.

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!
Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!
Hatoz, goazen adora dezagun
Belenen jaio dan haur eder hori
haur eder hori.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua