Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Maistra berbaren errebindikazioa

Maistra berbaren errebindikazioa

Leire Narbaiza 2009/08/14 23:50
Irakasle, maisu, andereño, hezitzaile esaten digute. Baina zergatik dago maistra hitza baztertuta?

Denok gara irakasle, baina ez denok maistra. Maistrak emakumeak gara eta lehen hezkuntza edo oinarrizko hezkuntzako irakasleak, oro har. Irakasle ikasketak dauzkagu eginda (magisterio, denok ulertzeko moduan). Baina inork ez digu horrela deitzen, ezta guk geure buruari ere. Zer gertatu da? Egin dezagun historia pixka bat.

Sasoi batean euskaraz lehen hezkuntzako irakasleoi maistra edo maisu deitzen ziguten, sexuaren
arabera. Gero, baina, emakumeondako "andereño" berba zatarra erabiltzen hasi zen. Andereño? Gaztelaniako señorita hitzaren kalko hutsa. Nik andereño zein señorita berbak gorrotatzen ditut, irakasle emakumeok (hau da, maistrok) izendatzeko ezezik, beste eginkizun batzuetarako ere (señora, señor, señorita, jaun andre, andereño). Kontuan izan, ez dagoela jaunño edo horrelakorik gizon ezkongabeari deitzeko. Gaztelaniaz existitzen da señorito, baina beste konnotazio batzuk dauzka. Atera kontuak, andereño hitzak profesioaz desjabetzeaz gain, gizarteko mailaren konnotazioa ere ematen digu. Ez da horelakorik gertatzen maisu berbarekin, profesioa baino ez du-eta izendatzen.

Harrezkero, maisu eta andereñoak baino ez zeuden. Zer dela eta maistra hitza baztertu? Geletan eta bizitza publikotik zokoratu delako, adibide hauei begiratzea besterik ez dago: maisulanak daude, dantza-maisuak, orkestrak maisuki jotzen du sinfonia hori,....Eta maistrak, non gaude maistrak? Mari-maistran baino ez gara geratu! Sargento semana-ren estilora. Hemen ere sexismoa ageri-agerian!

Nik gogoko dut maistra berba, handikeriarik gabe. Hori naizelako, hori errebinditzen dut!

etiketak: biharrekuak, gorri, more
Inma
Inma dio:
2009/08/15 02:10

Ba nik, sexismoan kontra, mari-sargento berba errebeidinkatu gura dot, jator-jatorra, oso esanguratsua, etnografikoki kontrastatua. Halako bat dagoan bittartian, zertarako pedagogia barrixak? Leire, ez don gustokua?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua