Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Lurrin kirastuak

Lurrin kirastuak

Leire Narbaiza 2018/02/06 14:09
Argia aldizkarian 2583. zenbakian argitaratua

Telebista isiotu dudan bakoitzean, lurrin iragarkiak ikusi ditut, zientoka. Pentsatzen hasita nago hatsa dariola gabiltzala, hainbeste perfumatu beharra badugu. Baina era berean, spot horiek ez dute usaimenik irudikatzen. Gaitza da, bai, usainak (edozein) pantaila zeharkatzea, baina flasko zoragarri horiekin beste promesa batzuk iradokitzen dizkigutelakoan nago: edertasuna, erromantzea eta sexua.

Nerabezaroan bazen kolonia eslogan bat: tanta bat, musu bat. Sasoi zoro hartan, maitasun guran, azal gazteotan tanta bat isuri ez ezik, txorrostada batez blai irteten ginen kalera. Itzuli, ostera, promesak huts eginda.

Alada kolonia

Edertasuna ere agintzen digute iragarkiok. Gazte eta absolutua. Zaharrek ez dute perfumatzeko beharrik, hodeiek bezala ez ei dute usainik.

Baina ez dut ulertzen lurrin enpresa hauek zelan tematzen diren kolonia bakoitza norendako den zehazten. Beti emakume ala gizon. Genero muga oso markatua, usain ona gizarte-rola eraikitzerako orduan, beste adreilu funtsezko bat balitz lez. Arrosa ala urdina. Tartekorik inoiz ez.

Sexu promesa ere oso determinatua. Neska gazte eder gelbera, mutil gazte eder bulartsua. Betikoa. Hemen ere tarteko edo barietaterik ez!

Lurrin kirastuen promesa hutsalak.

Argian

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua