Loteria
Atzo edozein irrati edo telebista isiotuz gero, Gabonetako loteriaren doinu errepikakorra baino ez zen entzuten. Iluntze-gauean ere txanpain botilak eta jendea saltoka besterik ez zuten eman. Ez dago problemarik, loteria zozketatu dute eta denak gara zorontsu.
Urteak dira ez dudana apenas loteriarik erosten. Niregatik ezer ere ez nuke erosiko, baina beti etortzen zaizu norbait ikasketa bidaia egin behar duena, gaztetxoen futbol taldea, herriko koroa, euskera elkartea,.....mantentzeko erabiltzen duena. Horrelakoak sahiesten ahalegintzen naiz, erraza ez den arren. Aureten dut lortu, eta hori da erosi dudan bakarra, boleto bakarra.
Izan liteke ni zekenegia izatea, baina benetan dirua botatzea iruditzen zait. Inoiz ez naiz oso jokozalea izan, eta gero eta "des-zaletuago" nago. Inoiz ez zait tokatu, eta horrela jarraituz gero, sekula santan ez zait tokatuko. Eta? Badakit ez naizela inoiz gai izango dezimo oso bat erosteko, karuegi begitantzen zait-eta. Dezimoa erosi ezik, ez dago ganorazko saririk. Eta ganorazkorik tokatu barik, alferrik da jokatzea.
Lagun batek esan zidan atzo ez-dakit-non 10.000 euro tokatu zaiela. galdetu nion ea bazekien pezetatan zenbat zen, niri huskeria iruditu zitzaidan eta. Baietz esan, eta ostean zertan gastatuko zuen komentatu genuen. Lasaiago bizitzeko izango zela esan zuen, eta lasaia bai, baina zenbat? Nik neuk ezin izango nuke hipoteka kendu, eta hori bai izango litzatekeela lasaitasuna! Ez dut esan nahi gustura ez nukeela hartuko, baita 50 euro ere! Baina hainbeste diru gastatzea absurdoa iruditzen zait.
Uste dut Espainiako gobernuak oso ondo egin duela bere propaganda, bera baita loteriarekin negozioa egiten duena. Esperantza eta ilusio faltsuekin bete burua, gero dirutza uzteko loteriatan. Pentsatzen dut EKA-ko biztanleen batez besteko gastua zozketa honetan 60 euro ingurukoa dela. Nik 5 gastatu ditut (hortik euro 1 edo laguntza izango da). Hortaz, beste batzuek nire zatia ere hartuko zuten.
Jendea konbentzituta dago loteriak eta primitibak pobre izatetik salbatuko dutela. Ez da horrela, nahiz eta hori sartu diguten buruan. Automobil potentea erosi. sukaldea aldatu, eta kitto! C'est fini! Atzera ere lanera goizero, iztelezko segurua ordantzen eta gasolina kontsumoa handituta!
Gogoratu: Jokoa ez da errenta!