Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Londres kartoizkoa da

Londres kartoizkoa da

Leire Narbaiza 2010/04/20 11:56
Unai Elorriagaren azken nobela.
Londres kartoizkoa da

Jakin nuenean Unai Elorriagak nobela berria zuela, asko poztu nintzen. Izan ere, aurreko hirurak (SPrako tranbia, Van Hoffen ilea eta Vredaman) asko gustatu zitzaizkidan. Bakoitza desberdina, bakoitzak bazuen erakarri ninduen zerbait.

Baina oraingoan? Orriak pasatu ahala pentsatzen nuen: "Animo, Leire, etorriko don". Ez zen heldu, ordea. Ez ninduen kateatu. Astuna ere ez zitzaidan egin, baina ez nion ez hanka ez buru ikusten, nobelaren osotasunak ihes egiten zidan.

Beste alde batetik, ulertu ere ez nuen ulertzen. Noiz adituko zain nengoen. Beharbada, nire hutsa izango da, trenean irakurtzen dudalako sarritan, edo nire maila literario apala,... edo agian, ez dago ezer berezirik entenditzeko. Gauza da, aurrera nindoan heinena, berdin segitzen nuela.

Momentu baten argia piztu eta parabola bat izan zitekeela pentsatu nuen. Baina parabola izateko ere zerbait zuen faltan, pieza guztiek ez zuten parabolan enkajatzen. paralelismoak ez zien hain paraleloak. Eta hori bi parabolarekin ere saiatu nintzela!

Beharbada, eragozpen handiena pertsonaiak izan dira. Lauak dira, desberdindu ezinean ibili nintzen, izen arraroak arraroak dituzte, eta ez dute pistarik ematen eurak buruan eraikitzeko, imajinatzeko. Une batean animaliak izan zitezkeela pentsatu nuen.....

Lehen esan dudan bezala, baliteke beste maila bateko nobela izatea, lau buruargik baino ulertu ezin dutena. Izan liteke. Onartzen dut nik ez dudala horrelako sakontasunik, asko irakurtzen dudala, baina nobelitak direla. Tira. Hala ere, liburuarena ere izan liteke akatsa, ezta?

Edo, agian, esan behrako nuke ez zadaila gustatu eta ez dudala ulertu? irakur ezazue eta zuek erabaki!

etiketak: liburuak
Doloretua
Doloretua dio:
2010/04/20 17:23

Aspaldi utzi netsan errua nire buruari leporatzeari. Esperientzia txar batzuen ostian garbi daukat: ez, errua inoiz ez da neria, nobela bat ez bajata gustatzen nobela hori kaka bat da. Niretako kaka bat. Eta kitto.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua