Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Lagunak

Lagunak

Leire Narbaiza 2010/06/22 20:05
adiskidiak, kidiak, ezagunak,....

Euskeraz lagun berbiak esan nahi asko dakaz: pertsona-tik hasitta, adiskide-raiño, espektrua oso zabala da. Ixa edozer da lagun euskeraz. Baiña zer da laguna izatia? 

Burura etortzen jakun lelehengua da persona berezi hori beti hor dakaguna, onerako zein txarrerako, guri laguntzen, entzutzen eta babesten. Bai, hori da laguna izatia. Hala ere, ez ete dago lagun izateko beste formularik?

Baiezkua nago. Lagun miñak, inportantienak, beti hor edukitzen dittugunak dira, zalantza barik eurengana jo eta lagunduko deskuenak. Poz bat izan eta eureri kontau, tristuria bada be bardin. Ondo ezagutzen gaittue, eta garana izanda, holan onartu.

Beste lagun batzuk, baiña, izaten dittugu. Askotan miñekin baiño sarrixago egoten gara, egunero. Lagun baiño, lankide dira; halan da be, egunerokotasunak lagun maitte bihurtzen dittu, eta lagun min bihurtu leikez.

Lagun miñen artean badago kategorixa berezi bat: lagun zaharra. Kontaktua noizian behiñekua bada be, beti dakaguz goguan. Eurak beti akorduan, telefonua edo e-mailari eragitzen ez badetsagu be. Bihotzian dakaguz, ikaragarri maitte dittugu, baiña maittasun hori barruan geratzen jaku. Sarrittan, neri neuri, behintzat, lagun txarra izatian sensaziñua izaten dot, buruan erabili arren, kontaktu nahikua ez dakadalakuan. Jakin daixiela, bihotz zati handi baten dakadazela ezkutauta, goxo-goxo.

Beste alde batetik, gura ez dittugunak dagoz: lagun ez lagunak, kale egin deskuenak. Danok izango dittugu holako batzuk, ezta? Ez dabe merezi, ezta lerro bat be!

Post honen muiña, baiña, hamen dator: aspaldiko lagunak, miña izan barik be guretako espezialak diranak, alkarrekin hainbat esperientzia bizi izan dittugulako, akorduan dakaguzenak, aspaldittik ezagutu, alkarrekin bizitzako etaparen bat bizi eta markauta laga gaittu. Buruan darabilguz, goguan, gitxi ikusten dittugu, asko gura detsegu, maitte be esan geinke... horrek ez ete dira lagunak?  Bai. Denporia pasu eta holako batekin alkartzen garanian izan leike fisikua aldatuta eukitzia (zaharrago, gizenago, ule zurixakin edo barik...) Batzuetan ezagutzia be kostau. Berbetan hasi eta badirudi ez dala denporarik pasu, bardiña dalako barrutik, eta bere erantzunak, tik-ak, keiñuak, arpegiko oraiñak bardiñak dira, leku berian jarraitzen dabe. Bere oingo bizitzaz gitxi dakigu, ez dakigu ze musika entzutzen daben, ezta zeiñekin bizi dan. Hala eta guztiz be, gogoratzen gara ze ez jakon gustatzen, zelan egitten daben erdi barretxo bat gaiztokerixaren bat esaten dabenian....

Ez dakigu ezer bere gaurko ni-az baiña oso ondo ezagutzen dogu. Berak be ederto ezagutzen gaittu. Ez daki gure azken problemia, ezta beste gauza batzuk be. Bion bizitzia denboran izoztuta moduan geldittu dala dirudi, oiñ 20, 10 urteko gu-ak alkartu diralako. Eta afektua eta konplizidadia hortxe dagoz, bueltau egin dira iraganetik. Gaztetu egin gara. Ez desku lagunduko gure momentuko preblemiakin, ez dabelako ezagutzen. Halan da be gure laguna da. Eta asko maitte dogu. Ala ez?

etiketak: Txargainen
Serafin
Serafin dio:
2010/06/25 14:26

Oso baiña oso ona eskribidu dozuna. Nor bere kautako gogoetan jarduteko aproposa. Galdutako lagunak gogora ekartzeko eta erdi ahaztuta dittugun aspaldiko lagunekin hartu-emona bizkortzeko...

Luistxo
Luistxo dio:
2010/06/24 10:47

Lagun bat Facebook-en apuntatu da horko talde horietako batean, kasu honetan: Mas vale perder el tiempo con amigos que perder amigos con el tiempo... Hara, ez nago ni hain seguru horretaz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua