Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Kristalezko sabaia

Kristalezko sabaia

Leire Narbaiza 2013/05/26 22:51

Pinteresten "tablero" bat daukat "Emakume bako erretratuak" izenekoa. Bertan, emakumerik ez duten (edo oso gutxi) talde-argazkiak biltzen ditut. Orain arte, Pinteresteko kontuko argazkiak ez ditut sare sozialetan zabaldu, aukera hori ematen badu ere.

Baina pasa den astean Twitterren zabaldu nuen irudi hau "pineatu" ostean:

Gasteizko Hala Bedi irratia 30. urteurrena ospatzen ari da, eta "¡Que vienen los vascos! izeneko mahai-ingurua egin zuen asteazkenean. Aurreko astean ere beste mahai-inguru bat egin zuten eta argazkia hauxe izan zen:

 

Komunikabideen gaineko mahai-ingurua. Hemen ere andrazkorik ez.

Hau guztiau, twitterren ibili ginen komentatzen eta beheko argazkia txio honetan zabaldu nuen

pinterest.com/pin/2318650807… #hbi30jardun Hala Bedi irratiko jardunaldiko mahai ingurua. Emakumeak, non?

— leire narbaiza arizm (@txargain) 2013 maiatza 15
Aitziber Iriarte Garin
Aitziber Iriarte Garin dio:
2013/05/27 17:49
Guztiz ados nago zurekin, Leire.

Gu lanean, denak gara emakumeak eta inguruko konpetentzia ia guztiak gizonak. Zerbitzua emateko orduan ezin dugu beraiekin kasu askotan konpetidu, gu amak garelako ere eta nahi ta nahi ez horrek asko kondizionatzen gaituelako.

Gero baditut beraiekin elkarlanean ibiltzen garen gure ofizioko kolega gizonezkoak eta beraiek beste disponibilidade bat dute. Askoz ere zabalagoa.

Bezero batzuek ulertzen dute baina beste batzuk aldiz ez...

Berdintasuna dagoela? Paperean izango da ze errealitatean oso urrun gaude oraindik. Egun askotan pasatzen zait esaldi berdina burutik:'Me cago en la liberación de la mujer!'
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua