Katxonderstaneko elkarrizketa: #kefumepa!
Leire Narbaiza
2015/12/17 12:38
Orain egun batzuk Oiartzun irratiko Katxonderstan errepublikan elkarrizketa luze bat egin zidaten
Autobonboa da edo ez dakit nola klasifikatu hau, baina ordu beteko elkarrizketa egin zidaten Katxonderstanen. Ostean, bazkaltzera ere gonbidatu ninduten. Mirari Martiarena eta Martin Kitto inkognitoarekin egotea plazera izan zen. Nik ederki pasatu nuen, entzuleek, ziurrenik ez hainbeste! XD
Hementxe, Katxonderstaneko kronika. Ezkor joan nintzen. Motiborik? Bai! Hain ezkor? Zuek esango didazue!
Ez dut inoren iritzia gehiegi baldintzatu nahi. Onena elkarrizketa entzutea da, dudarik gabe, baina bi gauza dauzkat bueltaka buruan eta bota arte ezin lasai geratu:
1) Elkarrizketa entzun duten gehienek esan didate barre asko egin dutela eta ez dutela uste elkarrizketak tono ezkorrik uzten zuenik. Ezkor alaiak gara? Posible al da hori?
2) Euskararen normalizazioaren aldeko hurrengo kanpainaren leloa proposatu nahi dut: "Abiatu gaitezen porrotetik!". Izan ere, askotan ematen du baikortasun hutsala saldu nahi izatea dela helburua (poziktibity eta abar). Eta porrota onartzetik abiatzen bagara?
Bueno, Leire, hurrengoan ere izango dugu zer hausnartua eta zer hitz egina. Kafea eta madalenak prest?