Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Karamelu zaparrada

Karamelu zaparrada

Leire Narbaiza 2018/07/16 20:32
Argia aldizkariko 2606. zenbakian argitaratua

San Joan bezpera da, jaiak Eibarren. Danborrada noiz pasatuko zain gaude, ume talde batekin. Logurak eta nekeak jota daude, baina itzelezko ilusioa egiten die konpainien desfilea ikusteak. Berandu da eurendako, bihar kontatuko dute sekulako parranda egin dutela.

Pasatu dira gure aurretik banderadun, kantinera, danbor- eta upel-joleak. Herriko banda ere ikusi dugu. Karroza besterik ez da falta.

Oso urrun dator eskubaloi jokalariz betetako kamioia, eta hurreratu zaigunean konfeti eta karamelu zaparrada jaurti digu. Hori zoramena! Asfalto zikina inoiz baino arakatuago, gozoki galduaren bila! Umeen aurpegi zoriontsua! Eurek jasotakoez gain, helduok batutakoak ere eskuratu baitituzte! Zelako azukre festa!

Karrozaren ondorik ere ibili gara, ea gehiago harrapatzen genituen. Poltsikokada bete gozo lortuta abiatu gara etxera, irribarrea ahoan.

Kontua da ume horiek ez direla oso litxarreroak: kutxa baten sartuko dute altxorra, ahoan beharrean. Halere, ehiza bizian ibili dira.

Ez gara karamelutan ibili gozo-goseak bultzatuta; baizik eta doako gauzen lilurak mugituta, denok barruan dugun harrapakari senak akuilu. Metatzea dugu helburu, inork baino gehiago edukitzea. Gehiago-guran beti, ase ezin.

Argian

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua