Jokuan aurkezpena
Egualdi txarra, konzentraziñua Untzagan, eta gu aurkezpena egin Portalea kultura etxian. Jente gitxi etorri jaku, eta danak famelixa, lagun eta ezagunak. Ekitaldixa laburra izan da, biharbada laburregixa. Galdera batzuk jarri dira gero jokua zozketatzeko. Galdera hórren erantzuna be emon ahal genduazen, jentiari galdetu eta gero.
Hori bai, hasi jaku jentia akatsak topatzen. Markia da, gero! Hainbat bider zuzendu, errepasau, begi pare askok ikusi eta, halan da be, hankia sartu. Baiña akatsak topatzia ona da, hobetzeko, eta gaiñera erabili daben seiñale. eta hori da gure helburua: eibartarrak jokatzia eta dibertiduta herriko kontuak jakitzia.
Saldu be politto egin da, eta juan garan taldekidiak pozik agertu gara
Oier Araolaza falta da, baiña saltzaille zeguan:
Oin bere bidia egin biharko dau, eta jokatu biharko dogu
A! Anekdotatxo bat. Udaletxeko bateri tabernakuak galdetu detse: ¿Esos del .com qué son, algunos chavalitos? Eta berak esan detse, ez euren edadekuak edo. Onena da ni egon naizela tabernarixakin piskolabisan gaiñian berba egitten!! Horretara, ni, txabalita! Edo euren ama nintzala pentsau dau? Enfin!
Badakizue, erregalu edarra egin nahi badozue "Kalamuako Parlamentua" merke, ona eta politta! salgai Eibarko dendetan! Animau eta erosi!
Bejondeizuela! arrontin joku politta eta interesantia atera zute. Hoi bai: nik zuen diruzaiña kontratatu nahi dut: dirua zaindu, jokoak banatu... Harrittuta gelditu nintzen bere fundamentuarekin. Mayi onduan eukita ez dago krisisaren beldurrik. Segi dezala hola eta horrek ere gauza interesgarriyak ingo ttu etorkizunean!