Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Itxurian indarra

Itxurian indarra

Leire Narbaiza 2008/03/14 20:10
Badagoz egun batzuk hamabost zentimetro gehixago neurtu eta pare bat talla gitxiago euki biharko neukena indarra eta konfiantzia izateko

Bai, nahiko neuke altuago eta argalago izatia, jende askon moduan. Baiña egun konkretu batzuetan uste dot bizitzari aurre egitteko oso ondo etorriko lejatakela. Egun batzuetan nahiko neuke andrazko haundi, indartsu eta segurua izatia; batez be nekiak, izerdiak eta buru-arintasuna hartzen nabenian. Gaiñera, holako egunetan normalian, erropa txarrena eta txartuen gelditzen jatana daroiat. Murphiren legia dirudi.

Bizitzatik pausu firmez pasatzia nahiko neuke; argixa izatia, brillantia. Iñoiz lortzen dittut holako segundu batzuk, baiña gehixenetan argi bakarra fluoreszentiak emonten desta.Enbidixia detset seguridade hori erakusten daben andreri. Eurengandik ikasi  nahiko neuke, andrazko heldu pontentia zateko; halan da be, badakitt hori misión imposible dala, nere oiñarrixan zalatzia, bromia, zorokerixia eta seguridade faltia daguazelako.

Hau ez jata egunero pasatzen, ez. Normalian ez naiz arduratzen. Baiña badagoz egun batzuk.....erretratu baten agertu bihar betiko interneten jartzeko, persona interesgarri bat ezagutu bihar dogunian, gizon zoragarriren bat (etxerako modokua edo gehixago) aurkezten deskuenian, norbera baiño argixagua danakin bat-batian alkartzian, emakume seguru eta potente batekin egon bihar garanian.....

Eta erropiak zelako garrantzixa dakan: egun klabe hórretan estuegi geratzen jakuzen prakak daroiaguz, fardel itxuria emoten deskun abrigua jantzi dogu, erretenian sartzen jakuzen kuleruak ipinitta dakaguz,.... eta burua garbittu barik!
Auto-estima faltia be bada, baiña beste batzuetan espilluak itzultzen deskun arpegixa askoz hobia eta atsegiñagua da, gustagarrixagua.

Ez dakit zergaittik pasatzen jakun, baiña gaur holako egun bat dakat. Eta antzerkira konbidau nabe! Eskerrak argixak amatauta egoten diran!

etiketak: itxura, Txargainen, arropak, more
Elena
Elena dio:
2008/03/16 00:48

Leire,nik ez dut ezagutzen bere buruaz eta itxuraz beti seguru dagoen emakumerik. Eta irudi hori ematen dutenen artean, ba, ikusi Carla Bruni, zelako guapa, argala eta alta, eta total Sarkozy txiki, zatar eta zaharrarekin elkartu da. Eta Sarkozy bera, txikia eta zatarra, baina autoestima lainoetan, eta Carla Brunirekin! Musu bat

leire
leire dio:
2008/03/16 22:59

Errezoia, Elena. Hor dago Carla Bruni, baiña beste emakume mota bat nekan buruan. Estiloduna, segurua, baiña eszan dozun moduan, andrazko gitxi dago beti seguru daguana bere buruakin. Baiña egin batzuetan danok dakagun ziurtasun gutxi alal haundi hori desargertu egiten da, eta ez jaku bape ziurtasunik geratzen, marrazkilluen moduan narraz kalia. Holan sentitzen nintzan barixaguan. gaur ostera pijaman eta ulia orraztu barik izanda, askoz konfiantza haundixagua dakat nere buruangan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua