Ikusezin
"Brooklingo erokeriak" irakurri nuenetik eskuartera etortzen zaizkidan Austerren liburua guztiak irakurtzen ditut; beste zorakeria baten bila-edo. Baina, beharbada, tontoarena egiten ari naiz. Halakorik bakarra delako, eta nahiko absurdoa delako irakurritako liburu baten bila jardutea beste liburu batzuetan. dena dela, uste dut nire moduko hainbat pertsona dagoela, gauza bat gustatu eta horren atzetik ibili.
Prozesu honetan denetarik eduki dut. Azkena, baina, harrigarria izan da; Ikusezin liburua, hain zuzen ere. Istorioak gogor jo ninduen. Zenbait pasarte gordinak egin zitzaizkidan. Hala ere, guztiz kateatu ninduen kontakizunak; edo hobeto esanda, kontakizunen mataza. Izan ere, hari bat baino gehiago du nobela honek, egia eta gezurraren artean mugitzen da etengabe, baina irakurleak beti egia irakurtzen ari dela pentsatzen du.
Misterioa eta intriga dauka liburuak. Protagonistak oso bereziak dira, istorioak ere bai. Horrek guztiorrek interesa mantenarazten du. Interesgarria da oso.
Itzulpena ere txukuna da, orain aldiaren itzulpena izan ezik. Ohiturazko forma erabiltzen du etengabe, burutua erabili beharrean. Baina ez da itzultzaile bakarra hori egiten duena. EGLU irakurtzea gomenduko nieke.
Bestela, merezi duela esan behar dut.
"Brooklingo erokeriak"... bai, gogoratu dostazu zelako gustora irakurri neban hori liburuoi. Fenomenua da. Beittu, berriro hartzeko gogua sartu jata, baiña Joxek oparitu dosta "Musika airean" eta hori be gomendatzen dozunez... gaur bertan horri helduko dotsat afalostian.