Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Hizkuntza erromanikuak eta gu

Hizkuntza erromanikuak eta gu

Leire Narbaiza 2008/09/25 17:52
Bakaziñuetako biajia III

Oporretako bigarren zatixa frantsesa ikasten emon dot. Eibarko hizkuntza eskolan nabil, eta ekaiñian ez neban ahozko examiña aprobau. Horregaittik hartu neban Carelera juateko erabagixa. Bertan klase bittan izan nintzan. Lehelenguan, ni nintzan gertuen bizi nintzana. Royanen geguazen, eta Eibartik 400 bat kilometro dagoz. Gaiñera, hizkuntza erromaniko bat berba egitten zeban bakarra nintzan! Imajinaizue! Nik nekan maillarik bajuena eta onduen aitzen nittuan gauzak. Bazeguan zeozer funtzionatzen ez zebana.

Egun bi baiño ez nittuan klase horretan egin (EGA gorako mailla bat zan, nik ze egitten neban bertan, EHOn 3. maillia gaindittu barik? Sarrera proba txarra, esango neuke nik euskaltegixan pasau ezkeriok). Bertan aleman bi, suizo bat, ruso bat hiru txina, kurdo bi (alde turkokua eta alde iranikua), marroki bat, eslovaka bat, eta vietnamita bi. Eta ni. Danak txor-txor, watxi-watxi berbetan frantsesez. Leire robokopen moduan, eta akatsez jositta jarduna. Hori bai, irakaslian txiste guztieri egitten netsen barre, nahiz eta ixa iñok ez zittuan aitzen. Frantsez botatako hainbat esamolde nik danak aittu. Bai, egixa da imajinaziño haundixa dakadala, baiña gauza asko neretako oso-oso errezak ziran. 

Gaiñera, kultura, politika eta bizmodu arrunteko gertaera asko neretako normal-normalak ziran. Zelan esplikau vietnamita bateri zer dan "avalanche" bat edurrik iñoiz ez badau ikusi? edo Sarkozyn gaiñeko txistiak? edo esaldixan egituria? Berba bat jakin ez, kastellanotik hartu, frantsezteko letra batzuk kendu, eta voilà! ixa beti asmatzen neban!

Eta gu hamen, jo ta sua hiru eledun bihurt nahixan: euskeria, kastellanua eta......inglesa! Ez ez dakat inglesan kontra ezer. egixa esan, madalenian fenomenua gertatzen jata inglesakin: madalenia kafitesnetan laga ezkero luzaruan,  likido gitxi egon arren, mela-mela eginda geratzenda. Sartu-urten bizkorra egin ezkero madaleniakin kafitesnetan, bustiko da, baiña ez aurrekuan moduan. Ba hori. Ingles gitxi dakitt, frantsesa baiño gitxiago. Baiña ingles gitxi hori barru-barruraiño dakat sartuta. Frantsesez berba bat topatzen ez dodanian, inglesez urtetzen desta.....

Inglesa inportantia da, jakiña. Halan da be, ez detsagu garrantzi larregi emoten? Ez litzake errezagua izango hizkuntza erromaniko batetik hastia, danok kastellanodunak izanda? Ez dot esaten frantsesa, italianua, katalana, portugesa, gallegua, okzitanua.....izan leike. Askoz errezaguak, energia gitxiago gastauko geunke eta dibersifikaziñua haundixagua izango litzake.

Eta hau guztiau Euskal Herrixan ikuspegi osua kontuan hartu barik. Ez litzake lojikuagua izango onduan dakagun hizkuntzia, eta gure herrikide askon hizkuntzia ikastia? Ze, ez dakitt konturatu zarien, baiña Iparaldian Etb2n edo Radio Euskadikuak alkatxofia etara, eta kastellanoz jarduten dabe problema barik. Zelan lortuko dogu holan kohexiñua, hurreratzia?

Honekin guztionekin banintzan konsziente, baiña Royanen emondako egunetan oknturatu naiz denporia alperrik galtzen gabizela. Aprobetxau deigun!

etiketak: uda, berde
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua