Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Heriotza Sanferminetan

Heriotza Sanferminetan

Leire Narbaiza 2009/07/14 21:01
Entzierroan hildako bat izan da aurten, baina ez da azken aldian hiltzen den bakarra Sanferminetan.

Hildako bat laga du Capuchino zezenak aurtengo jaietan. Baziren hamalau urte hildakorik ez zegoela Sanferminetan. Sanferminetan? Ez, entzierroetan. Baina entzierroan izateak garrantzi handiagoa ematen dio, antza. Izan ere, iaz Nagoren Laffage hil zuten festetan, eta ez zen horrelako kanpaina mediatikorik egon. 

Beste urte batzuetan ere izan dira hildakoak: Harresietatik jausita, Nabarreriako iturritik salto eginda, kaleak garbitzeko makinak harrapatuta, entzierroko kolpeen ondorioz hilabete batzuk beranduago....ia urtero dago horrelako heriotza bat. Hala ere, anonimatuan gelditzen dira izen bako gorpu horiek. 

Birritan-edo izan naiz Sanferminetan. Eta gogoratzen dudanez bietan izan dira hildakoak. Batean entzierroan (aspaldiko kontuez dihardut, ezta?), azken aurreko hildakoa, hain zuzen ere; Illinoisekoa omen. Bestean, ordea, txosnagunean (hau ere aspaldikoa, e!) lotan zeuden punki biren gainetik pasatu zen lurra garbitzeko makina, eta biak hil ziren (harrezkero, makina horren gaitzizena "matapunkis" da).

Beste heriotzak era isilena pasatu izan dira, ia izenik eman gabe, beharbada bata Illinoisekoa zelako. Edo momentuan hil ez zelako (azken hildakoaren kasuan, adibidez). Edo denboraren poderioz gauzak aldatu egin direlako. Orain hildakoaren irudia korrika egiten beste entzierro batean, bere familiaren pena, errausketa eguneko irudiak,.....hori guztiori ikusi dugu. Zergatik? Gainera, istripu bat izan denean, kontzienteki berak aukeratu zuenean zezenen aurrean antxintxiketan egitea? Beste hainbat kasutan desgrazia besterik ez denean izan?

Nire ustez erantzuna gizarte aldaketan dago: disfrutatzen ari zen mutil gazte bat hil egin da, eta biktima bihurtu dute. Ez da informazioa komunikabideek eman digutena. Pena baino ez digute transmititu. Pena eta sufrimendua. Informatzeari uko egin, eta biktimizazioa goretsi.

Hildako guztiei balore bera ematen ikasiko ote dute inoiz?

etiketak: Txagainen, uda
Patxi
Patxi dio:
2009/07/15 14:24

begixak kliskatu barik irakurri dot gainera artikulu osoa ;-)

zerbait gehiago eransteko gogoz ere geratzen naiz, ea hilabete barru, igeltxoaz libratzen naizenean

asier
asier dio:
2009/07/15 10:28

hausnarketa ona eta zorrotza, Leire. Betiko moduan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua