Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Gure biajia (II)

Gure biajia (II)

Leire Narbaiza 2009/04/26 21:43
...eta enbajadorian zain, iñor be ez; baiña automobil ofizialak bertan!

Tindufera aillegau eta maletak hartu biharra....Kaosa! Gaiñera Kastilla-Mantxako hegaldixa ixa batera aillegau zanez, nahasketia itzela izan zan. Halako baten, bakotxak bere motxila, maleta, pakete,....hartuta kanpamentuetara! danak zekixen nora zoiazen, guk izan ezik. Danak zeken famelixia guk, ostera, ez. Arduradunak itxaitzeko esan, eta jakiña, azken autobusian sartu ginduzen. "Escuela 27 de febrero" gure helbidia.

Halako baten, ixa jente guztia kamioietan sartuta zeguala, 27 de febrerora gindoiazenak autobusian sartzeko esan zeskuen. Ez edozein autobus, Bilbobus bat zan! Eta gu kreditrans barik! Tindufetik 27rako biajia laburra zala esan zeskuen. Eta arduradunak beste neska batzuen etxia sartzeko, edo Fatman preguntia egitteko. Halan juan giñan motxilan gaiñian, erdi lo.

Luze eritxi gentsan biajiari, baiña erdi-lo, illunpetan, ezagutzen ez genduan tokixetatik.........Auskalo! Halako baten geldittu zan autobusa. Jeitsi giñan, motxilak eta enparauak be bai, eta illuntasunetik pertsona taldetxo bat agertu jakun, linterna eta frontalekin. Gure zain luzaruan. Ingurura begiratu eta balztasun haretan hiru patrol ikusi nittuan. Atzera be begiratu, eta ikurriña bana zeken. Berriro be bistadizua egin eta haluzinantia! Ertzaintzan patrolak ziran!!!!!! Lokartu naizenian, buelta eruan nabe, eta Arkauten ete nago? Eusko Jaurlaritzak guantanamo bat ete daka  Saharan?! Flipauta. Egixa esateko, Sahara Ertzaintzan ibilgailluekin jositta dago, hona hamen froga grafikuak:

Urrunetik

 

Erretratu hau beste egun baten etaratakua da Rabunin, eta furgona hau urriñetik ikusi neban etortzen, desiertuan erdittik.....

Patrola

 

 

 

Beste patrol batzuek kenduta dakez pegatiñak, baiña gelditzen da ondiokan konserbatzen dabenik

 

 

Arabez

Eta zer esan honetaz? Goiko piruluak mantenduta, eta letrak arabez?

Nik jarraitzen neban 3 patroleri ahua bete hagiñekin begiratzen. Baiña halako baten baten batek esan zeba ez geguazela 27xan, Smaran baiño. Smaran? Bai. Eta gure txoferran esan zeskun: zelan ez destazue esan bertatik pasau garanian? Esan, guk?

Berriro be, motxila eta abarrak hartu eta autobusera, atzerako biajian! Heldutakuan, eguna zabaltzen hasi zan, eta harreraz arduratzen zanak ez zekixan zer egin gurekin. Egixa esateko, azkenerako lagatzian pentsau zeban, nahikua arazo bazittuan-eta (famelixa batzuk ez zittuan lokalizatzen,...). Guk Fatma izena boat genduan, baiña kasurik ez. Halako baten nere lagunak Fatman txartela etara zeban, Nairobiko Munduko gizarte foroan ezagutu zebalako. Emakumiak, txartela hartu, begiratu, guri be begiratu, beste guztiak bertan bera laga, eta kotxedun bateri deittu zetsan, gu Fatman etxera joateko; izan be, Fatma Union Nacional de Mujeres Saharuis-eko presidentia da, hemengo Emakunde antzeko zeozer, eta bere kargua ministian parekua da. Jakiña, gu izan bihar giñan baten batzuk bere txartela bagenkan!

Etorri zan kotxia. Eta zer izango, eta Ertzaintzan patrola!!!! Zenbat barre!!! Ez neban espero iñoiz holako baten montatzia, jakiña, bertan ibiltziak atxilotzia juatiak esan nahi dau-eta! Badakizue, enbajadoriak trato berezixa bihar dau! 300 metroko biajian  txistiak baiño ez genduazen egin: nun dagoz eskuurdiñak, irakorri nere eskubidiak.....txoferrak haluzinau egingo zeban.

Fatman etxian atia jo, eta neska europar batek zabaldu zeskun. Bertara gentozela esan, eta sartzeko. Beste neska bat be barruan zeguan, europarra ha be. Baiña Fatmarik ez! Lotan zeguan famelixa guztia, oso goiz zalako. eurak esna topau gendazen, han Kanarietako ordua dakenez (guk baiño 1 gutxiago) despertadoria hamengo orduakin jarri zebelako, eta horretara, goizegi esnatu ziralako. Eskerrak! Ze u sorpresaz etorritta imajinau ate-joka etxe guztia esnatzen dogula!

Hau izan zan kasualidade txikixen lehelengua. Holan juan zan biajia, gauza txiki mordo batekin, saria ehuntzen, alkarlana indartzen gauzak egiñ ahal izateko. Baltzen zeguazenian gauzak, esperanzta oso modu berezixan etortzen zan, milla buelta emon eta gero.

Etxe horretan aterrizatziak gauzak beste era baten bizitzia ekarri zeban: kongresuan laguntzen, bulegua montatzen, harresian kontrako martxa atontzen......Te gitxi edan dogu, ez gara haiman egon, henna eskuetan eta hanketan egitteko betes emakume bateri eskatu bihar izan  zetsagun. Ez giñan egonian egon, ez horraittiok: ordenadorian ibili giñan, ekipuak montau genduazen, blogarixa nintzanez informatika aditu bihurtu nindduen (infelice!), bidio-kamarakin grabatzen, erretratuak etaratzen.....Eta hau guztiau enajkadoria nintzala jarri nebalako :-) Enbajadaz enbajada. eta ia guztian testimonixo grafikua dakat.

Beste guztia blogian jarriko dot: emakumien kongresua, harresirako martxa, manifestua, prentsa-oharra,......Baiña denporiakin eta banaka banaka.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua