Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / "Gorda" antzezlana

"Gorda" antzezlana

Leire Narbaiza 2008/03/17 01:14
Barixakuan konbidau ninduen "Gorda" antzezlana ikustera, unibersidade laboralian, antzerki jardunaldixen barruan.

Zenbat urte Eibarko antzerki jardunaldixetan egon barik! Eta hori teatrua gasko guztatzen jatala. Baiña batetik, nere kabaretera ordutegixak; eta bestetik, sarrerak lortzia hain da gatxa! Hori dala eta izango dira bost urtetik gora ez naizela bertara juan. Azntzezlan horretara juan nintzan amak sarrera bi zittualako, eta neri esan zestan juateko. Bestela aurten be ez.
Egixa esan, erostera juan ezkero, nik ez neuke holako obra bat aukeratuko, aktoriak hain ezagunak izanda, telebisiñotik gaiñera.Holakuak beti atzeradia egin izan deste. Bai, badakitt oso snoba naizena, bai. Eta? Badakitt jakin, jentiari orokorrian hórrek lanok emoten detsela atentziñua. Baiña neri neuri, justu kontrara.
Bertara juan eta tout Eibar zeguan! Ze zan ha! Eibarreses de toda la vida! Nere lagun batzuek esaten daben moduan, eibarrinos varios! Beraz, fauna eta flora.
Antzezlana ez jatan asko gustau. Luis Merlo bai, baiña andrazko bixak, ez larregi. Funtziñua luziegixa egin jatan, eta hori gertau ezkero, seiñale txarra! Momentu eta egoera batzuk onak ziran, baiña behin baiño gehixagotan begiratu netsan erlojuari. Akto baten aspertu be egin nintzan.
Dana dala, gitxien-gitxien ikuslien jarreria gustau jatan. Antzokixa gaiñezka zeguan eta kriston berua egitten zenban. Jentia berriketa baten zebillen hasieran, latak zabaltzen! ni flipauta neguan!
Beste gauza bat be esango dot, eta ezagutzen naben guztiak be esango dabe: barre errezekua naiz, eta gaiñera barre algarak errez urtetzen deste. Halan da be, lan horretan neretako asko jota irribarria zana, jentia barrez lehertzen zeguan. Predispueto etorri ziran, gero! Iñaki Miramonek ahua zabaldu, eta algarak! Gure illaran, danak hotz. Pentsatze dot askok "Aquí no hay quien viva" eukiko zeban buruan, bestela ez dot aitzen.
Algara hórrek oso deseroso sentidu eragitten zesten; lehen be esan dot, oso snoba naizela, ze egingo detsagu, ba? Seguru beste toki baten, txikixagua, eta nere modoko snobekin, gehixago disfrutauko neuken, zigur!
Ezin da hain sibaritia izan!

etiketak: kultureta, Kalamuatik
leire
leire dio:
2008/03/18 15:49

Ez da atxakixa, Eneko. Noiz izan dira euskerazkuak? astian zihar, normalian. Neretako eziñezkua. Sommer jaunarnian estrenuan izan nintzan. Gronholm metodua bi aste lehnago ikusitta eta komentauta:http://eibar.org/blogak/leire/archive/2008/02/25/gronholm-metodoa

Eneko
Eneko dio:
2008/03/19 01:53

Bai egia. Baina euskarazkoetan tokia izaten dela esan nahi nuen.

Eskuminak Erromatik, hemen nabil oporretan, maratoia egitera etorria eta eibartarren blogak eta posta-zerrenda jarraitzen hemendik :-)

Ondo segi!

Eneko
Eneko dio:
2008/03/18 02:17

Leire, kabaretera ordutegiaren aitzakia bale, baina sarrerena ez du balio.

Euskarazko saio guztietarako tokia izaten da.

Aurten Gronholm metodoa antzezlanean oso ondo pasatu nuen behintzat ni, eta Coliseoan , txikia izanik, nahi beste toki libre. Gehiago aspertu nintzen Sommer jaunarekin, eta hori Jose Ramon Soroiz aktorea gustokoa dudala, baina berdin edo gehiago. Euskarazko saioetan tokia soberan izaten da, antzokia erdia inguru libre.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua