Gizatasun gutxi
Bariku gauean, jausi eta ezkerreko belaunean bihurritu bat egin nuen, zaintiratua, esginzea, alegia. Era batere glamurosoan, dena esn beharra dago. Hori dela eta, herren nabil galtza moduko bat jarrita daukadalako; eta gainera, makulu bat ere badaramat.
Lanean jarraitzen dut, eta trenez joaten naiz, betiko moduan. Baina gaur gertatu zaidana tontakeria dirudien arren, kezkatuta laga nau. Nahiko kezkatuta.
Goizeko 8,13ko trena hartu dut eta gaur tren erosoa etorri da. Aleluia, Osana!! Tren horrek bagoi gutxiago dauzka, eta ia toki guztiak okupatuta joaten dira horrelako orduetan.
Erosoak bakarreko jarlekuak dauzka (ilara bat), baita binakakoak ere. Bai bauztk, bai besteak mugi litezke atzera eta aurrera launaka jartzeko edo alde batera edo bestera begiratzeko.
Bagoia sartu naizenean kojoka eta muletarekin bakarkako batean jartzeko asmoa neukan. Baina jesarrita zegoen gizon heldu batek poltsa eta txamarra jarri ditu, ni ez esertzeko. Ederto! Gora edukazioa! Beraz, lauko baten jarri naiz: aurrera begura, makulua ondoan, eta poltsak aurrez aurrekoan. Aberiatutako hanka altxatuta, pareko besoak jartzko leku horretan.
Zaldibarrera iritsi garenean, emakume heldu bi sartu, bat parean jarri eta tonotxo baten esan dit: ¿Te importa?. Sí esatekotan egon naiz, baina muleta begi bistan egon da eta egin dudan keinua eginda hanka jaisteko (ezin belauna tolestu) horrela esan diot: "No es tan fácil, tengo un esguince". Zer egin du? Zirkinik ere ez? Esan banio, bale, berdin-berdin.
Gauza da trenean jarleku gehigo zeudela libre: nire ondoan, atzean hiru bat. Baina ez zegoen lekurik biak elkarrekin joateko. Horretaz konturatu naizenean, burura begiratu diot eta begizkoa bota: Hankia apurtuko ahal don!
Gogorra? Bai, baina merezita. Niretzat oso gogorra izan da jesarleku biren artean horrela egotea, mugitu ezinda. Berari gertatuko balitzaio, ez luke horrela jokatuko, seguru nago.
Ez dakigu besteon lekuan jartzen, gizalegea ez da existitzen eta edukazioa...zer da hori? Konturatuko zineten behin eta berriro "heldu" adjetiboa erabili dudala. Izan ere, sarri esaten da gazteak direla horrelako gauzak errespetatzen ez dituztenak, edukaziorik gabekoak. Baina trenean joanda ikasi dut helduak direla sarri askotan txarrenak. Ez dute bagoitik irteten uzten, beraiek sartu nahian. Honen gainean ere esan daiteke hainbat gauza...
Hortaz, kojita bat ikusten baduzue, edo igeltsudun bat, edo muletadun bat ez zaitezte bordeak izan, eta konpreditu itzazue, gaitzazue. Hurrengoan, zuek izan zaitezkete-eta. Mila esker!
Ni ere abailduta geratu izan naiz inoiz, zenbait lagunen berekoikeria ikusita. Larrien larriena, aitona zahar bat lurrera erori eta altxa ezinda geratuta, inguruko inork lagundu ez zion bat, ni tokira iritsi nintzen arte. Egun hura ez zait berehala ahaztuko.
Edonola ere, Leire, nere umeei maiz errepikatzen diedan gauza bat ekarri didazu gogora. Haiei esaten diet, errespetoa ez dala zerutik eroritzen, euria bezela; irabazi egin behar dala. Poltsa eta txamarra jarri zituen hari, esijitu egingo nion haiek kentzeko, ipsofaktikamente. Eta emakume hoiei berriz, esan behintzat egingo nien, burutik pasatzen zitzaidan hura.
Asertibitatez, baina barruko amorrua nabari zaizula ;-)
Eta hartu baja! Irakurtzeko daukazun liburu piloarekin!