Gari
Atzera be besuetan hartu dot apenas eguna dakan umia. Txikixa, azal suabia, usain gozua....Halako pakerik emoten dabenik ez dago munduan. Luzaruan euki dot gaiñian, laster burrukak be izango dittugu zeiñek eutsi beso artian. Sensaziñua ikaragarrixa da!
Aillegau da gure loibatxo Gari! Santa Ageda egunian jaixo da Mendaron. 3,100 kilo izan dittu eta 50cm luze. Kordoia saman bueltan zekarren eta horregaittik forzepsak erabilli zittuezen etara ahal izateko. Koitxaua!
Oso mutiko bizixa da, begixak haundixak eta zabal-zabal dakaz ixa denpora guztian esnarik daguelako. Eskuak eta oiñak haundixak eta atzamarrak oso luziak dakaz, horretan Narbaiza da, horraittiok! Arratsalde osua eskuak zabaltzen eta ixten emon dau, diskursua botatzen balego moduan, edo pentsatzen edo tai-txi egiten...ez da geldirik egoten!
Eta ni adurra darixola ikusi leiken moduan:
Beheko erretratua ikusten da ze bizixa dan
Guapua mutilla ezta? Ba, ia zelan jarratzen daben aurrerantzian. Guri, behintzat ekarri desku zoriona eta ilusiñua. Milla esker eta ondo etorri, txikitxo!
Milla esker, titulo barrixa banabil ostentatzen, eta gaur bertan egin detsat bixittia. Bizi-bizi jarraitzen dau! Politt-politta! Bai, Luistxo eta Oier, Gari da, huts-hutsian. Espero dogi, Garik urun ona egin eta aurrerantzian ogi ederra izatia!