Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Froga

Froga

Leire Narbaiza 2022/05/22 08:40
Argia astekarian 2022ko maiatzaren 22an argitaratutakoa 2.779. zenbakian

"Gernika bonbardatu zutenak ez ziren txarrak, ezta bonbardatuak hain onak ere” bota zuen lasai asko telebistan audientzia handiko saioan iritzi-emaile batek. Tertuliako inork tutik ere ez zion esan.

“Torturatu egin ninduten: etxean lotan nengoen, eta gauaren erdian agente talde bat indarrez sartu zen abisatu gabe; aurpegia estalita zeramaten, ohetik altxatu eta hormaren kontra jartzera behartu ninduten. Beldurra pasatu nuen, ez zidaten utzi ukitzen ondasun pertsonalik, oso armatuta zeuden. Izua izan nuen, gainean egin nuen txiza…” jaurti zuen burlaizez Espainiako Kongresuan diputatu izan aurretik Estatuko abokatua zenak.

Felipa Artano Joxi Zabalaren amak gastu judizialak (9.256,02 euro) ordaindu beharko ditu, semea terrorismoaren biktimatzat onar zezaten jarri zuen helegitea atzera bota ziotelako.

2022ko apiril eta maiatz artean gertatu dira hirurak, normaltasun osoz. Politikariak espiatu dituztela ere zabaldu da. Ia inor ez da asaldatu. Bitartean, harrituta ultraeskuina goraka doalako.

Aitatutakoak tolerantziaz hartzea da eskuin muturra gizarte-kontzientzian onartuta dagoelako froga.

Argian

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua