Frantsesaren irakaskuntza eta euskararena
Beti esan izan da irakasleak garela ikaslerik txarrenak. Gaztelaniaz badago esaera bat "No sirvas a quien sirvió, ni ames a quien amó". Beharbada, erraz ikusten ditugu irakasleok gure irakaslearen akatsak eta hutsuneak, eta sorgin samarrak ere bagarela esan behar dut.
Frantsesa ikasten hasi nintzeanean nire lehenengo irakasleak esan zidan asko ikasiko nuela, baina irakaskuntzaz, bera ere inglesa ikasten ari zelako. Eta egia da. Azken hiru urteotan gauza onetatik eta txarretatik ikasi dut. Baita Royanen emandako deboran ere.
Hemen Carelen ikusitakoaz egin nahi dut berba. Alde batetik, hango bitartekoak. Telebista estudio bat zegoen grabazioak egiten, tekniko batekin.Gurean moduan. puf, zein interesgarria, prestatu, grabatu eta klasean ikusi. Kalitate onarekin eta txapuzarik gabe. Irakaslea ordua hartzeaz baino ez ze arduratu behar. Gurean moduan!
Bestetik, laboratorioak. Entzun errepikatu eta grabatzeko aukera zeukatenak. Irakasleak gure saiakerak entzun zezakeen, "paseatu" gure lanetatik. Ahoskera lantzeko. Gurean moduan. Hemn ahoskera ez da lantzen era formal baten, ahoskera irakasle batzuek intuitiboki lantzen dugu, bat-batean boz goran irakurtzean, edota gauza laburrak kontatzean. Hala ere, nahikoa ez dela deritzot. Gure metodoetan ez zaio garrantzirik ematen, alde batera uzten dugu eta zerbait egin beharko litzatekeela, sistematizatuagoa, uste dut. Ni prest egongo nintzateke taldetxo batean gauzak montatzeko.
Esan behar dut, hemen irakasleok zoratuta ibiltzen garela gai baten inguruan, gure ataza famatuak garatzen. Han ez. Han gaiak-eta bazeuden, baina askoz ere puntualago. Gramatika era tradizionalean, baina ez zen aspergarria. Bost ordu irakasle berarekin eta ez zen ez luzea, ez aspergarria egiten. Uste dut askotan, gurean, hainbeste lotu, biribildu nahi ditugunez gaiok ikasleok aspertu eta gogaitu egiten ditugula. Gaur ere jaiei buruz hitz egingo dugu? Puf!
Zentro hartan irakasleek ez zute erreparurik Frantziako edo frantses kultur gaiak lantzeko. Gurean moduan. Beti beldur tonto horiek: ai, baina ohiturak, tradizioak, kantuak ez dira perfiletan edo Egan eskatzen....Ai, ez dakit ba, euskal musika, gure literatura.....Han konplexu barik. Jakina, eurek oso argi zeukaten hizkuntzaz gain kultura ere transmititzen zutela, eta euren kultura estatu poteten batekoa da, inperio izandakoa. nire klasean mutur luze batzuk izan ziren, eta piper batzuk ere bai. Irakasleari bost, programan zetorren. Eta kontuan izan behar dugu, ikasleak Europa, Afrika eta Asiatik gentozela, erlijio eta kultur pilo bat elkartzen zen klase bakoitzean.
Asko ikasi neban, zentzu guztietan. Eta orain irakasle hobea naizela uste dut. Tira, hori nire ikasle gizajoek esan beharko dute!!!
Iruditzen zait hemen pobre mentalitate apur bat ere badugula. Horrelako gauza asko alferrikako luxutzat hartuko lituzke batek baino gehiagok. Euskara irakasteko fotokopiak, mintza-praktika eta buenrollito apur bat nahikoa ei da. Galderatxo bat Leire, jakin mina piztu didazu. Estudio horretan zer grabatzen zenuten? Zeuek egiten zenuten berba? Telebistako programak prestatzen zenituzten? Gero grabazioarekin zer egiten zenuten? Klasean aztertu eta komentatu? Beste inori erakutsi?