Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Euskal Hiria sutan

Euskal Hiria sutan

Leire Narbaiza 2008/02/26 17:35
Aspaldi nuen liburua hartuta irakurtzeko, Montoiaren ia liburu guztiak gustatu izan zitzaizkidalako. Udan izan nuen beste liburu batzuekin, baina ezin izan nuen irakurri lagun bati laga niolako, bera oporretara liburu barik joan zelako, eta nik lau eraman nituelako. Beraz, Galizia bisitatu zuen nire eskuetatik pasatu barik.

 

euskal hiriaBeste lagun batek esan zidan izen horrekin, Montoiarena eta portada horrekin itzela izan behar zela. Ni ere ados nengoen komentarioarekin, gainera entzunda neukan ona zela. Baina liburuak eragozpen bat zeukan: ipuinak ziren guztiak, eta ez dakit zer gertatzen zaidan azken aspaldi honetan, baina ipuinekin esfortzu handiegia egin behar dut, nobeloi batekin baino gehiago. Ipuin liburua dela ikusi, eta horrelako alferra sortzen zait barrutik…sasoi bakoitzean, gauza bat dugu gogoko eta orain ez dira ipuinak horratik!

Egia aitortu behar dut, ipuinak izan arren disfrutatu egin dut liburuarekin. Denak ez daukate maila bera (normala den moduan), baina ironia, Euskal Herriaren erretratua, eta malaletxea hortxe daude.

Ia ipuin guztietan dago intriga. Zer gertatuko dabil irakurlea. Nola emango amaiera. Eta gutxitan defraudatzen du. Erdi-irribarrea ahoan ibili nintzen trenean irakurtzen ari nintzen bitartean.

Hori bai, beste norbaitentzat txorakeriak diren akats bi aurkitu dizkiot, edo niri gustatu ez zaizkidan gauzak. Batetik, trenean irakurtzeko handiegia, astunegia dela. Poltsan sartuta, azkenean pisutsuegia iruditu zitzaidan. Merezi zuen, ordea, ahaleginak. Bestetik, eta Montoiaren beste liburu batzuetan ere igarri dut, gidoitxo falta; hau da, elkarrizketak adierazteko hiztun bakoitzaren jardunaren aurrean jartzen diren gidoitxoak. Ez dakit zergatik egiten duen, baina niri ez zait gustatzen, galdu egiten naizelako, eta beranduegi konturatzen naizelako elkarrizketa dela, eta atzera egin behar izaten dut, eta atze-aurre horiek deskontzentratu egiten naute. Bere marka izango da, baina ez zait gustatzen. Montoia, akordatu zure irakurle sufrituekin hurrengo liburuan, kaguenzotz!

Liburua amaitu berri nuela Euskadi saria eman zioten. Poztu nintzen liburu ona dela irizten diodalako, eta izan den polemikarekin, punkarra bati ematea barregarria egin zitzaidan. Batez ere sari banaketara agertu ez zenean. Chapeau!

etiketak: liburuak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua