Emoziñuan negarrak
Bada ixa hillabete blogian idatzi ez dodala. Oso lanpetuta eta hainbat gauzatan nahastauta ibili naizenez, astirik be ez dot euki. Eta astixa izan dodanian, gogo falta, edo gaixa ez zan aproposa: isuri nuklearra, beste gerra baten sartzia, ilegalizaziño prozesuak,.... hórretxek izan dira danon ahotan ibili diran gaixak. Gai larrixak eta gogorrak, eta ni bittartian, happy, urtiak betetzen, irribarriak eskintzen munduari...Ez, ez zan oso aproposa, egixa esateko.
Gaur, malkuak banakarre be blogera, emoziñuak eragindako malkuak dira, gertaera positibuak edo hunkigarrixak bultzatu nabe idaztera, sentimentu hónek askonak izan leiken arren, neriak eta edarrak diralako, eta egun batzuk happy eta beste batzuk ospitalian laguntzaille emonda, negarrok inadarra emoten destelako realidadera bueltau eta atzera be ekitzeko indarra hartzeko.
Behin baiño gehixagotan aittatu izan dot Korrikak zelan ikutzen destan bihotza. Zenbat negar emozionatu eragin izna destatzen, kotxian, goizeko 7retan etxian kafia prestatzen, ordenadore aurrian bidiauak ikusterakuan....barrua emozioz betetzen jata eta malkuak beti dagoz prest urtetzeko. Atzokuan be bai. Uste neban aurten ezingo nebala antxitxiketan egin, baiña zorionez, ustiak erdi ustel!
Gauzia da Korrikia Eibartik 9:15 inguruan pasatzekua zala. Normalian, ordu horretan Ermutik Eibarrerako bidian egoten naiz, trenian, irakortzen. Ermuan be ezin neban, gabeko ordu batetan pasau bihar zalako. Horretara, beste urte bat Korrika barik, esan neban nere kautarako. Baiña Ardantza pasauta hara nun iksute dodan jente mordua zain! Pasau barik zeguan! Estaziñuan trenetik jetsi eta Ibarkurutzian Miren, Edu eta hiru umiekin alkartu eta noiz etorriko zain! Hainbeste pertsona ikusitta hasi jatazan, atzera be, malkuak urten nahixan! zelan, baiña, jendetza guztian aurrian? Erreprimidu egin bihar izan nittuan, ez zeguan beteste erremedixorik. Halako baten etorri zan eta antxitxiketan Untzagaraiño! Señorita zapatekin eta poltsua aldian! Bardin zestan, korriketan juateko aukeria banekan!
Holan Untzargaraiño txalo artian! Zoragarrixa. Bertan geratu eta ikusi genduan zelako jentetzia zetorren! Ikaragarrixa! Deportibuan parian geldittu giñan bigarren bueltia ikusi eta txalo egitteko. Hurreratu zanian, berriro be negarra! Txaluak eta Tipi-tapa-Korrika zaratak amortuguatu zeben pixka baten emoziñua! Ederra, politta, indartsua. Danok irribarretsu eta ilusiñoz beteta. Halakorik!
Gaur goizian Facebooken lagun batek Gatzan bidiua jarri dau, etxeko balkoira famelixiakin txin-txin egitera urten daben momentua. Ordenadore aurrian negar baten hasi naiz, batez be aitta ikusi dodanian. Guraso hórrek zer sentitzen zeben momentu horretan pentsatze hutsak ixa-ixa zotiña be etara desta. Zuek zeuok be ikusi zeinkie:
Azken negarguria, horren ostian etorri jata, twitterren Republikian gaiñian jentia hasi danian berbetan. Erretratuak ikusi, bidion bat, lekuko batzuen grabaziñuak be bai. Ze izan zen eta ze izan zeikian. Buruari buelta asko emonda, ze izan zan prokamaziño ha Eibarrendako, zenbat gauza ekarri zittuan, eta ze izango zan gerria hasi ez balebe....
Gertaera honek be ikaragarri hunkitzen nau, ikusi izan dodalako ospakizuna bizi izan zebeneri begira. Begirada baten zeban kontu, zenbat gogorapen, zenbat ilusiño ...eta zenbat tristura. Ikusi izan dittu zaharrak bandera republikanuari begira, atzera be amesetan!
Tira, nahikua negar egin dot egunotan. Ez dot gehixago nahi! Baiña malkotan hasi bihar banaiz, holakuengaittik izan dedilla, ezta?
Gurera biharkoan helduko da, gabeko hamaikak aldera,hain zuzen ere. Aspaldi gertatu izan zaidan legez, han izango naiz esperoan korrika egiterik izango ez dudala jakin, negarretan hasiko naizala seguru asmatu eta halan be, esperoan, Korrika noiz iritsiko zain...eta gustura gainera izango naute zain, aspaldikoak gogoratu eta irri batean eta etorriko direnak irudikatu eta pozarren. Neu be, Korrika lako batengatik malkotan hasteko prest!