Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / #EibarDefendatu?

#EibarDefendatu?

Leire Narbaiza 2014/07/03 18:49
Azken boladan Eibarko erakusleiho eta balkoietan ikusten den traola.

Orain 25 bat urte oso futbolzalea nintzen. Igandero Ipuruara joan eta oso ondo pasatzen nuen. Baina gero, zerbait aldatu zen nire barnean eta jasanezina bihurtu zitzaidan, fartsa hutsa zela iritzi eta zeharo urrundu nintzen, ia gorrotatzeraino, erretzaile ohiak tabakoa jasaten ez duen legez.

Baina sekula ulertu ez dudana, zalea nintzenean ere ez, herriko taldea babestu behar hori foballa gustuko ez izan arren, herriarendako ona delakoan. Ez dut ulertzen "patriotismo" futbolero hori. Telebistako lehiaketetan ere halakoak egiten dira: abesten irten eta botoa eman behar herrikoa delako. Bai? Eta gustatu ezean nola kantatzen duen, edo ez badugu pertsona hori atsegin ere irabazteko gogoa izan behar dugu? Ez dut konprenitzen!

Batzuek diruaren aitzakia darabilte babes horiek emateko: onura ekonomikoak ei dakarzkio herriari. Agian, bai, ostalaritzari. Izen ona ematen omen dio Eibarri. Beharbada, hala izango da, baina beste mila kontuk ere ematen dute prestigioa eta ez dira hauspotzen eta laguntzen, edo ez hainbeste, behintzat.

Aberatsak praka motzetan babestu (baliteke Eibarko jokalarien kasua ez izatea), bihotz eta aberri bakoak, diru eskaintza handiagoa izanez gero, koloreak erraz asko abandonatuko dituztenak. Baina guk, populuak, maitatu eta animatu behar, "gureak" direlako.

Kokoteraino nago futbolari ematen zaion garrantziaz, dena estaltzeko balio duelako eta benetako arazoak ezkutatzen dituelako. Dena barkatzen zaio, zorra izan Gizarte Segurantzarekin edo ogasunarekin. Egin dezala partikular batek edo enpresa txiki batek halakorik eta ikusiko du nolako barkamen eta onarpen soziala duen...

Halakoak esanda ez dakizue zelako gaitzespenak jasan behar dituudan! "Neska, baina gauza politak dira", "Kirola da eta jendeari gustatu egiten zaio", "Zu beti berdin, beti halakoak ateratzen". Eta esaten ez didatena ziur larriagoa dela: erresumindu, "rancia", zapuztaile, ilusio gabea.... Niri bost! Baina, bitartean, segitzen dugu hainbat zelai publiko ordaintzen eurek esklusiboki erabil dezaten, emakume taldeek gutxiespena sufritzen, euskara kantuetan desagertuta, hizkera biolentoa,... Baina neska, herriaren onerako da.

Honekin guztiarekin ez dut esan nahi Eibar KE-k egin duena kirol arloan garrantzitsua ez denik, edota eskatzen dioten diru-bermea justua denik. Ez. Hori beste kontu bat da. Ez dut uste denon artean ordaindu behar dugunik hau ere.

Gainera, ez zait euskarazko leloa gustatu #EibarDefendatu. Ez, talde bat defendatzen delako, ez gure hiri guziz eredugarria (armarrian dioen bezala). Ez, erdarazkoa egokiagoa da #DefiendeAlEibar. Artikulu horrek diferentzia markatzen du, taldea defendatzea eskatzen duelako.

Badakizue nork ez duen akziorik erosiko, ezta?

Ainhoa
Ainhoa dio:
2014/07/04 13:36

Eskerrik asko Leire!
eskertzen da iñork hau danau azaleratzia.
Eskerrik asko benetan.
Nik be eztot akziorik erosiko





Kirolaria
Kirolaria dio:
2014/07/10 21:19
LAMENTABLE tus argumentos
Zu tolerantea zara?
Zu tolerantea zara? dio:
2014/07/10 21:35
Tolerantzia eskatzeko tolerantea izan behar da, eta ez da zure kasua. G
Zu tolerantea zara?
Zu tolerantea zara? dio:
2014/07/10 21:35
Tolerantzia eskatzeko tolerantea izan behar da, eta ez da zure kasua. G
Negartiak sutara!!!
Negartiak sutara!!! dio:
2014/07/10 22:41
Beste arlo batzutan tolerantzia eskatzen duen horietako bat zarela dirudi. Gustoko ez duzuna kritikatzeko libre zara, bai, nahiz eta intolerante hutsa bihurtu. Negartiak beti negarrez... Edanzazu jagermaister pare bat ta bizitzaz gozatu amargategui!!!
Aitziber Iriarte
Aitziber Iriarte dio:
2014/07/11 12:54
Aupa Leire!!!!! Zurekin nago!!!!
Edu
Edu dio:
2014/07/11 13:01
Zein barregarriak diren, Leire. Kontra egiten dizutelakoan, diozuna zuzena eta zehatza dela erakusten dute!
Jozulin
Jozulin dio:
2014/07/11 13:32
+1000, Leire!
Ikasares
Ikasares dio:
2014/07/11 14:53
Guztiz bat zurekin, Leire. Buru argitasuna ta ausardia erantsi dituzu batera. Eutsi goiari!
Kirolaria
Kirolaria dio:
2014/07/12 12:13
Lllamando a tus amigitos jejeje Antes de hablar de FUTBOL informate
Fco Javier Ruiz de Arcaute
Fco Javier Ruiz de Arcaute dio:
2014/07/13 22:49
Egun hauetan irakurri dut, historiagile profesional baten testu batean, foballa "kultura popularraren lehen adierazlea" izan zela, eta lagundu zuela "nazioa bezalako herri identitate kolektibo berriak eraikitzen". Nazkatuta naukate, benetan! oso ados zurekin, Leire.
idoitxu
idoitxu dio:
2014/07/13 23:57
Zugaz bat Leire. Baina ez bakarrik Eibarren kasuan, Futboleko edozein talderen kasuan be gauza bera esango neuke
idoitxu
idoitxu dio:
2014/07/13 23:57
Zugaz bat Leire. Baina ez bakarrik Eibarren kasuan, Futboleko edozein talderen kasuan be gauza bera esango neuke
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua