Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Eguraldi ona

Eguraldi ona

Leire Narbaiza 2008/02/18 18:36
egutegiari erreparatuz gero, negua da. Baina holakorik ez da igartzen hil honetan egin digun eguraldian. Aspaldi ez du euririk egin (eta eginduenean, pare bat egunez), zeruak urdin daude, eguzkiak gogor jotzen du.

Ez ohiko da sasoi honetarko. Orain abrigu eta jertse lodiak jatzita egon beharko ginateke. Botak, bufanda eta guardasola gainetik kendu ezinda. Karibearekin ametsetan, edota Denako hondarztarekin, abuztu erdian.

Eguraldi anormal honek kalteak baino ez dakarzkigu: polena goizegi, hortaz alergiak; hego-haizeak, buruko minak; giltzaduretako minak; ondoeza, katarroak....

Gainera goizetan eta gauetan fresko egiten duenez, zein erropa jantzi behar dudan ere ez dut jakiten. Abrigu haundiarekin nabil, trenaren zain hoztu egiten naizelako, baina eguerdian kenduta ibili behar. Kanpoan bero, baina berogailñuak topera jarraizten dute. Hoztu-berotu, berotu-hoztu, azkenean hotzeria.

Eurik egin ezik kutsadura hortxe gainean, kendu ezinda. Ur eskasia hor dugu, mendiak ikustea besterik ez dago: marroi-marroi daude, ez oraintxe tokatzen den moduan: berde-berde. Hotzik egin ez duenez, mamorro guztiak bizirik. Udan eltxo, euli eta liztor izurriteak, horrela jarraituz gero, behintzat.

Eta hori eguraldi ona deitzen diote! Ez dut jakin nahi zer ote den eguraldi txarra eurendako!

etiketak: Berde
leire
leire dio:
2008/02/19 20:31

Patxi, Patxi. Eskerrik asko abotsanagaittik. Hurrenguan poema edar bat irakorriko dot. Baiña ariketia horixe zan: geure burua aurkeztia. Ez zan nik aukeratutakua. Gaiñera ez nebillen irakortzen. Dana buruz! Ez zan oso gatxa, egixa esan! Ia hurrengo ariketia ze dan!

Patxi
Patxi dio:
2008/02/19 01:56

Beti izaten da, ze erregela erabiltzen dan. Gu gazteok ez gera jabetzen, baina oso gauza isila, eta aldi berean gogorra da, zahar asko eta asko ez dala kalera irtetzen, "eguraldi txarra" eginez gero. Hauek seguro asko estimatzen dutela aurtengo "anomalia".

(Bide batez, holako ahots polita, sinmaseko testu bat irakurtzen... neska neska, gurean dagoen poeta mordoarekin! Ea hurrengo pokastina nolakoa datorren ;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua