Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Dezepzioak

Dezepzioak

Leire Narbaiza 2014/02/26 11:20

Dezepzioa lagun dugu bizitza osoan, txikitatik dabil gurekin eta ez gaitu inoiz abandonatzen. Hor agertzen zaigu gutxien behar genuenean, itxaropena zapuztuz, amestutakoa lorrinduz. Bularrean hutsune handia zabaltzen digu, eta zulo hori ezinegonez eta penaz betetzen du.

Bitxia da, gainera, desengainuaren tamainak ez duela proportziorik gordetzen egin digutenaren (edo ez digutenaren, bietatik baitago) erdeinuarekin, ukoarekin. Izan ere, xehetasunetan dago gakoa, kontu txikietan. Traizio handiek kamusatzen gaituzte, bai, ikaragarri; baina txikiak, ezdeusak diruditenak dira min handiena sortzen digutenak, agian, gertukoenek egiten dizkigutelako. Eragiten diguten samina sakonagoa da; ezten fina, baina luzeegia, gure gogo osoa zeharkatu, eta betiko ziztada lagatzen duena delako, leku desegokian egindako piercinga legez: zuloa itxi liteke baina markak agerian dirau.

Beste batzuetan, ostera, dezepzionatuko gaituztela jakin badakigu. Hala ere, desengainatzeko aukera ematen diegu. Zozoegiak garelako, beharbada, edo gizajendean oraindik esperantza geratzen zaigulako, mozolo sinesbera halakook, kolperik kolpe gabiltzan koitadu ziztrinak baino ez garelako!

.

etiketak: Txargainen
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua