Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / CS taillarra, ondorixuak

CS taillarra, ondorixuak

Leire Narbaiza 2009/07/13 18:55
Egun batzuk pasauta, pentsatzeko denporia izanda, zeozer idazteko moduan nago.

Egixa esateko, nahiko urduri nenguan egun horretarako. Alde batetik usten nebalako maillia latuegixa izango zala, eta nere moduko erabiltzaille apal eta ezjakin batek ez zebala tautik be aittuko. Bestetik, gitxittan ikusten dodan jentiakin egongo nintzalako, eta gaiñera on-line ezagutzen nittuan batzuk in person ezagutu bihar nittualako. Nahikua motibo nerbiosa egoteko, ezta?

Esan biharra dakat, hitzaldixak oso ondo egon zirala, nivel usuario izan ziralako. Ondo esplikauta, eta umore dosisakin. Oso gitxittan galdu nintzan, eta galdu nintzanian terminologixiangaittik galdu nintzala. hori dala ta, Jonek txosten bat bialdu desta hiztegi batekin. Milla esker, wapa!

Hori bai, galdera-erantzunetarako luzeiritzitta nenguan. behi eta berriro aittatu zeskuen kafia eguala, eta hartzeko. Baiña justo gu (Elena Laka, Jone Arroitajauregi eta ni) aretuan atzeko ezkiña baten jarritta geguazen. Altzau  ezkero, jardunaldixetako guztiak enterauko ziran. Ez zan plana. Aharrausi baten nenguan. Aurrian, Xabier Mendiguren eta Patxi Trapero, barrezka. Guk kafia bihar, baiña bestiak jo ta sua berriketan! Hor izan giñan matxinatzeko puntuan, baiña sublebaziñua hasteko zeguanian, amaittu zan, zorionez!

Hortaz, alde ziber-geek-a gaindittu genduan, uste baiño errezago. Halan da be, nere urdurittasunan zati haundi bat jentia ikusteko ilusiñuagaittik zan. Aspaldiko lagun batek imitatzen ninduanian "zelako ilusiñua" esaten zeban. Eta "zelako ilusiñua"  esaldixan atzian egoneziña egoten da beti. Egixa esateko Iturri, Iban, Xabier, Elena, Gari, Luistxo.... eurekin aurrez aurre egoteko aukeria oso-oso urrixa izaten da, eta gustora egoten naiz beti. Zer esanik ez Jozulinekin, lakide ohiak izan arren, urtiak ziran alkar ikusten ez genduala. Horretaz aparte, miresten dodan jentia be ezagutu bihar neban: Patxi, Maite, Joxe...Nerbiosa, artega, urduri? Jakiña, zelan egongo ziñake zuek?

Gero, konturatuta egongo zarien moduan, hórrek danak benetan jente jatorra dira. Igual raruak, baiña zein ez da rarua, ba? Nik txikittatik izan dot titulo hori buru gaiñian, eta zeingotsau, ba? Nahiko normaltxua naiz.

Internet bittartez egindako lagunak ezagutzia oso gauza berezixa da. Iñoiz ez da jakitzen aurrez aurre zelakua izango dan pertsona hori, zelan hartuko gaittuen, zelakua izango dan bere abotsa, ze filin egongo dan, alkar defraudauko dogun....Izandako esperientzia guztiak onak izan dira, zorionez, nere partetik, behintzat. Eibartarrak zerrendako afarixetan holakuetatik pasauta gagoz, baitta esperientzixia hartu be.

Afarixetak kanpoko esperientzixa bakarra Markos Zapiainekin izan zan. Kontauko dot, harira datorrelako eta oso argigarrixa dalako. Durangoko azokan izan zan, bera Susako estanean zeguan orduan "Txillardegi eta ziminoa" aurkeztu barri zebalako. Lagun batekin nenguan eta kasu egingo netsala esan netsan lagunari. Hara juan, Markos liburuak saltzen eta azokia nahiko hutsik. Galdetu netsan: "Badakizu nor naizen?". Estaneko guztiak aztorauta "fan bat, fan bat" pentsatezn. Orduan berak. "Ez", esaten moduan "jakin bihar dot , ala?" "Leire Narbaiza naiz". "A, Leire". Laztanik emon ezin (azokako mahaixak oso zapaltzailliak dira afektuetan, Gerediaga). Eskua bai. "Ze moduz?" "Ze ondo!" (Estaneko autubatzailliak zapuztuta) Eta gu berriketan. Luze. Laguna aspertu arte! Alkarreri agur esan, eta lagunak komentau zestan nik kontau ezkero, ez zebala siñistuko. "Aspaldiko lagunak emoten dozue", esan zestan. "Bagara-ta". http://eibar.org/blogak/leire/cs-taillarra-ondorixuak/base_edit

Holako zeozer gertau zan eguaztenian. Ezagutu bakuak, benetan ezagutu. Esperientzixa izan arren, beti kostatzen da, beti dagualako segurtasun falta bat. Batzuengana ez nintzan larregi hurreratu eurek ni ezagutzen ninduela ziurtatu arte. Ni horretan oso-oso segurolia naiz, makiña bat zaplazteko jasotakoa. Eta hanbeste jenten aurria, ez, eskerrik asko!

Errekonozimendu horren ostian, muxuak eta besarkadak. Gero esango dabe saria hotza eta inpersonala dala! Asko poztu ninduan Maite eta Patxi ezagutziak, errezoi desbardiñengaittik. Maite espero neban modokua da: jatorra, lasaixa, irribarretsua. Patxi, baiña beste erea baten imajinatzen neban: mobiduagua, ipurterriagua, berritsuagua, drogosogua....Baiña, ezetz esango neuke. Ixil-ixilik egon zan, zintzo, gitxi mobitzen. Gaiñera, zuzuen-zuzen begiratzen dau, fijo, begixak kliskatu barik. Adi. Dana behatzen, aztertzen eta neurtzen balego moduan.....

Afarixa interesgarrixa izan zan, baitta Luistxo botatako entziklikia be. ederki pasau neban, ezin hobeto nenguan inguratuata: Elena, Maite, Asier, Iban, Jozulin. Zer nahi da gehixago ba?

Espero dot sarrixago egittia holakuak. Blogs & beers hórrek be alde batera lagata dagozen sasoi honetan, interesgarrixa da beste blogari batzuekin mahaixa konpartitzia, ezta?

 

 

Maite Goñi
Maite Goñi dio:
2009/07/14 02:44

Ba, Leire, nik izugarrizko sorpresa hartu nuen zurekin! Kontua da zure blogeko argazkia ikusita neukala behin baino gehiagotan eta andre bat izango zinela uste nuen (hau da, askoz ere zaharragoa!!!). Hara non neskatxa gazte bat dan Leire Narbaiza hori!!!! ;-) ;-)

Plazer handia izan zen zure ondoan afaltzea. Lastima hain nekatuta harrapatu izana (hitz egiteko indarrik ere ez nuen ia-ia)!!! Hurrengoan gehiago eta hobeto... ;-)

Portzierto, nik Patxitrapero ezaugutu nuen egunean zuk esandako guztieapentsatu nuen...

leire
leire dio:
2009/07/14 18:47

Bai, zaharra nintzela uste zenuen? Zelako sorpresa! neskatxa-neskatxa ere ez naiz, baina tira. Blogeko gaien sakontasunagatik izango da, seguru :-)

Gustura egon ginen, ezta? Laburtxo aukeran. Hurrengoan, hobeto!

Pozten naiz zuk ere sentsazio bera eduki izanaz. Biok berdina pentsatuta, ez dago dudarik, gurea da irudi zuzena! Deskantsatu eta hurrengora arte!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua