Brooklyngo erokeriak
Nobela polita eta bitxia dela esango nuke, nik asko disfrutatu nuen, behintzat. Pentsonaiak freskoak eta benetakoak dira, euren artean sortzen diren loturak ere asko gustatu zaizkit. New York, edo brooklyn auzo bat dela adierazten digu, eta familia ez dutela beti odol berekoek osatzen. Azkenean, familiartekoek, lagunek eta enparauek benetako familia handi bat osatzen dute, tradizionala bezain ona eta baliagarria.
Itzulpenarekin, ostera ez nintzen hain gustura geratu. Baldarkeria batzuk ere ikusi nituen, baita aditz denbora batzuk txarto erabilita erre. Baina horrek ni molestatu arren, beste edozeinek gustura irakurriko du, seguru. Irakasle-taliban-rotenmeierreok hori daukagu, beti boligrafo gorria prest, eta hori ez da sanoa.
“Bidaiak scriptoriumean zehar” mesanotxean daukat, laster batean irakurtzeko. Ea zer moduz. Kontatuko dut
ez diot Oskar arana itzultzaile txarra denik.Izan liteke zuk esan duzun bezala, Iban,presaz itzultzea, erdiko atal baten igarri bainion zabarkeria. Neuk ere uste dut oso-oso positiboa dela nobelak itzultzea. Mark Haddonena euskaraz irakurri nuen, orain "Marradun pijamaz jantzitako mutikoa" nabil irakurtzen. Irakurleren txokoagatik Zweig-en "Emakume ezezagun baten gutuna" eta "xake nobela" irakurri ditut, baita "Sargazo itsaso zabala". Horixe dela bidea uste dut, eta aurreko baten horren gaineko post bat idatzi nuen: http://eibar.org/blogak/leire/archive/2008/01/14/ken-follet-best-sellerrak-eta-euskara "Bidaiak..." irakurri eta gerokontatuko dizuet. Ondo segi